Saltatu eta joan eduki nagusira

Makinita eguna

Iritsi da berriro eguna...!

Urtero bezala, makinita eguna ospatu dugu. Ikasleek sortutako Scratch jolasak, Wii Dance, Sports, Nintendoak... Jolasean eta dantzan aritu gara goiz osoa. 

Gaurkoan, hilabete hauetan guztietan egindako lana eta gero, beste modu batean gozatzeko eguna izan dugu. Eta bihartik aurrera, indarberritzeko oporrak hartuko ditugu.

Eguberri zoriontsua pasa, eta laister arte!!


Iruzkinak

  1. ZORIONAK egindako lanagatik.
    Oporrak Ondo pasa, eta EGUBERRI ON!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Zorionak baita zuentzako ere eta eguberri on.

    ErantzunEzabatu
  3. Merry crismas

    ErantzunEzabatu
  4. Oso ongi pasa genuen makinita egunean.

    ErantzunEzabatu
  5. Oso ondo pasa genuen.

    ErantzunEzabatu
  6. Oso ondo egin genuen dantza.

    ErantzunEzabatu
  7. Oso ondo pasa genuen dantza egiten eta beste geletan ere bai

    ErantzunEzabatu
  8. Jajajaja makinita eguna berriro naikonuke izatea

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.