Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Basoeskola etiketa duten argitalpenak ikusgai

Baso eskola 2021-2022

Tximinoak ederki ibili dira baso eskolan. Tirolina eta eskaladan ibili dira badoko zuhaitzetan, lokatzetan jolasten aritu dira lurreko enborretan eta basoko etxearen lurra garbitzen ere aritu dira.

Tximinoak baso eskolan

Tximinoek baso eskolan egurrak bildu dituzte eta tipia eraikitzen hasi dira. Animali ugari ikusi dituzte kukurutxa (intsektu bola) , txitxarea, kakalardoa, armiarma, txingurria, barea, barraskiloa, arrak... Zuhaitzean kolunpioa ere jarri dute eta ezkurrekin zirkuito jolasak egin dituzte.

Perretxikuak basoeskolan eta ur parkean

"Baso-eskola" eskultura

Iratxo gelakoek, baso-eskolatik jasotako makilak, kartoizko kaxa eta plastikozko txotxak tenperarekin margotu eta barnizatu ondoren, argazki polit hau atera dugu zuei gure arte lana erakusteko. 

Baso Eskolatik bueltan

Kroketak bezala bueltatu dira Baso Eskolatik!

Txorientzako jantokien tailerra

Ostiralean Arantzadi zientzia elkarteko ornitoligak etorri ziren Perretxikoen gelara eta txorientzako jantokien tailerra egin zuten. Ikasle bakoitzak jantokia eta janaria eraman zuen etxera eramateko. Bukatzeko, baso eskolara eramateko jantoki eta janaria oparitu zigun.

Iratxoak baso eskolan

Adunako iratxoak "super ondo" pasa dugu baso eskolan!!!

IRATXOAK BASOAN

 DAGOENEKO GU ERE HASI GARA BASORA JOATEN. JANTZI BERRIAK DITU ETA EGURALDI BIKAINA EGIN DU HAUEK ESTREINATU ETA PROBAN JARTZEKO. HEMEN UZTEN DIZKIZUEGU JOAN AURREKO ETA ONDORENGO ARGAZKIAK. ZER IRUDITZEN?

Baso eskola bigarrengo eguna

Aste honetan Perretxiko taldeak baso eskolako 2. saioa izan dute. Egurrezko etxea egin zuten, lokatzetan jolasten aritu ziren eta zuhaitzetan lotutako hamakan jolastu zuten besteak beste. Aupa baso eskola! Aimarrek kukurutxa edo bitxo bola aurkitu zuen?Zein animalia mota den aztertuko dute gelan.

Baso eskola lehenengo eguna

HH ikasleak baso eskola proiektuarekin hasi dira martxan. Astean behin basora joango dira jolasten ikastera.