Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

irakurzaletasuna etiketa duten argitalpenak ikusgai

Literatura Asteko irudiak

Kaixo denoi! Dakizuen bezala, pasa zaigun astean zehar Literatura Astea ospatu genuen. Hainbat ekintza aurrera eraman genituen, eta bertako irudiak jarraian duzuen bideotxoan duzue ikusgai.

Literatura Maratoia

Dakizuen bezala, aste honetan Literatura Astea ospatzen ari gara, eta antolaturiko ekintzen artean, Literatura Maratoia antolatu dugu. Hau gaurko egunean eraman dugu aurrera. Eskolako ikasleek hainbat ipuin, asmakizun edota pasadizo irratian irakurri eta kontatu dizkigute. Hemen duzue errepikapena berriz ere entzun nahiko bazenute.

Literatura Astea

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Gu oporretan geundenez, aste hau Literatura Astea bihurtu dugu. Atzo, Intza Alkain ipuin kontalaria,  eskolara gonbidatuta  hainbat ipuintxo kontatu zizkien Haur Hezkuntzakoei, horien artean, Kutxa bat. Gaur berriz, Galtzagorriren Liburuen Altxorra kalera atera eta bikoteka bata besteari ipuinak kontatu dizkiete. Eguraldiak eta guzti lagundu digu, udaberriko primerako eguna izan dugu! Ostegunerako ere, baditugu hainbat ekintza antolatuta, hala nola, Literatur Maratoia eta Liburu Azoka Txikia. Maratoia, goizean zehar, eskolako ikasleek irratitik ipuin desberdinak irakurri edota kontatuko dituzte, beraz, erne eta adi ibili!! Azoka berriz, zuek etxetik ekarritako liburuak eskolako atarian salgai jarriko ditugu. Bertan ateratako dirua Segundo Montesera bidaliko dugu. Animatu zaitezte etortzera, baliteke liburuen artea altxorren bat topatzea. Eta astea ondo bukatzeko, ostiralean, Lupe Lekuona ipuin kontalaria etorriko...