Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2014

EGUBERRI ON ESKOLATIK

Adunako eskolatik, eguberri eta urte berri on opa dizuegu. Gabonetako mezua entzuteko klikatu play ikonoari.

OLATU EZJAKINA

KAIXO , LAGUNAK. HEMENTXE JARRI DIZKIZUEGU HAUR HEZKUNTZAKOOK  EGINDAKO NOBELA GRAFIKOAK. 3 TALDETAN BANATUTA EGIN DITUGU. MITXEL MURUAREN OLATU EZJAKINA  IPUINEAN OINARRITU GARA. ENTZUN ETA ENTZUN ARITU GARA, GUSTURA GAINERA!!! ETA GUK IPUIN HORRI ILUSTRAZIOAK EGIN DIZKIOGU!!!!AKUARELAREKIN, ERROTULKIEKIN, PASTELA MARGOEKIN, TENPERAREKIN… ENTZUN ,ENTZUN IPUINA  ETA ONDOREN GOZATU GURE HIRU NOBELEKIN!!  

GABONETAKO ABESTIAK

Gabonetako entseguak egiten ari gara eskolan eta etxean ere entsaiatu nahi ezkero, aurtengo gabon kanten bilduma duzue hemen.

JOLAS KOOPERATIBOAK

TALDEAN IKASTEN IRAKASTEKO JOKOAK EGIN DITUGU. Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, joko kooperatiboak egin ditugu. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute jokoetan. Helburua ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da. Oraingo honetan zapiaren jokoa jolastu dugu.

HEZKIDETZA

Gabonak badatoz eta Olentzerok opariak ekartzeko orduan hezkidetza ere kontutan hartuko du. Mutilei ez al zaie sukaldatzea gustatzen? Ba al dira neskei bakarrik gustatzen zaizkien ipuinak? Eta mutilen gustukoak direnak soilik? Olentzerori pentsaraztea egingo dioten liburu batzuen azalak aurkezten dizkizuegu, ea zuei ere zer iruditzen zaizkizuen.

THE SHARKS

I like the shark, I made a presentation and if you want to whatch the video, klic on the video! Thank you Summer for helping me with the pronunciation!!!

EUSKARAREN EGUNA

Gaur euskararen eguna ospatu dugu eskolan. Arratsaldean hiru hilabete honetan landu dugun gaiarekin lotuz "ITSASOA" altxorraren bila jolastu dugu. Bukatzeko, gurasoen laguntzarekin gorputz mosaiko bat osatu dugu herriko frontoian EUSKARAZ! leloarekin. Ederki pasa dugu, irudi hauetan ikus daitekeen bezala!

THE OCTOPUS

The Octopus are very, very, very  fantastic. I hope you like my presentation. Thank you Summer for helping me with the pronunciation!!!