Gaur fruta eguna ospatu dugu. Lehenik, daukagun fruta sailkatu eta pisatu dugu. Ondoren, taldeka fruta zuritu eta pintxo goxo batzuk prestatu ditugu. Oso goxoa zegoen dena!!!
Aurreko astean egindako bizkotxoaren bideoa duzue hemen. Bizkotxoari argazkia ateratzea ahaztu egin zitzaigun, baina oso itxura ederrarekin atera zen eta epeldu bezain pronto jan egin genuen!
Atzo, Mº Teresa de Olaberria Optometristaren hitzaldia eduki genuen eskolan.
Interesgarria iruditu zitzaigun eta ikusmena(Vista): Nitido ikustea eta ikuspegia(visión): Burmuinaren abilidadearen arteko diferentzia zein den esplikatu zigun.
Motibazioak ere garrantzi handia duela esan zigun eta ea denak baikor eta motibotsu egoten garen gure ikasleekin, gure semeekin eta abar
Besteak beste, bideo batzuk ere erakutsi zizkigun eta katuka ibiltzearen garrantziari buruz bideo hau erakutsi zigun. Ea gustatzen zaizuen!!!