Gaur 13 pinguinoen gelan Eleneri tokatu zaio albistea kontatzea. Bidasoan arrantzatu duten izokinari buruz izan da eta oso interesgarria gainera. Albistea entzun nahi badezue beheko bideoa ikusi!!!
Hona hemen gure pianistak. Aurreko asteburuan Andoainen egindako emanaldian parte hartu zuten eta domina lortu zuten. Eskolara ekarri dute gurekin ospatzeko. Zorionak eta segi horrela!
Azken musika saioa berezia izan da. 12 Hoberenek etxeko instrumentuak ekarri dituzte eta musika saioa kontzertu bihurtu dugu. Hona hemen gure artistak. Mundialak zarete !!
Oso gustura aritu gara proiektu hau aurrera eramaten. Lehen, lanean ikusi gintuzuen eta oraingoan proiektua bukatu ondoren aurkezten. Ea gustatzen zaizkizuen!!!
Astean zehar bizikletaren parte desberdinak eta orekako hainbat joku egin ondoren, inongo arazorik ez dugu izan.6. eta 5. mailako ikasleak Asteasura bizikletaz joan gara. Egun zoragarria pasa dugu eta nahi badezue inbidia piskat bat pasa onako video hau ikusi.
Perretxiko taldea denboraren makinan sartu dira eta paleolito garaian atera dira, hezurrezko koilarea jantzita eta guzti! Gelaz gela pasa dira agurtzera, kobazuloa egin dute eta kobazuloko paretak apaindu dituzte bisonte, mamut eta oreinen margoekin. Odola, buztina eta ikatza erabili dituzte bere artelanetan besteak beste. Laister neolitikora bidaiatuko dute...eta sorpresa gehiago izango al dituzte? Laister jakingo dugu.
Hodeiek eskolako proiektuan etxe bat egitea bururatu zaio. Oso gustura aritu da lanean. Xehetasun asko jarri dizkio. Bideoa ikusten baduzue, bere esplikazioak entzungo dituzue baita ere.
Perretxiku taldeak denboraren makina egin dute eta beste garai batera joango dira bidaiatzera? Nora joango dira? Paleolitiko garaira. Ernee! Laister sorpresa gehiago izango dituzte gelan...