Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Trikubak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Azalpen testua

Dakizuenez, bigarren hiruhilabete honetan azalpen testua landu dugu eskolan. "Trikubak" taldekoek Aduna herriari buruzko lana egin dute eta hemen duzue ikusgai. Aldi berean, Adunako mapa topografikoa eskuan hartuta (1:7500 eskala) haren maketa egin dugu, eta prozesuaren zenbait argazki ikus ditzakezue. Lan honen bitartez, hizkuntza ezezik matematika ere landu dugu, eta, noski, Adunari buruzko zenbait gauza berri ikasi. Gustukoa izango duzuelakoan gaude. Txostena ikus ahal izateko klikatu esteka hau.

Geletan egindako ipuinen pelikulak (pelipuinak)

Oraingo honetan, geletan landutako ipuin batzuen grabazioak jarri dizkizuegu (beno, oraindik trikubak gelakoen bigarren zatia falta da...). Bertan "Hiru txerritxoak" ipuinaren hiru bertsio ikus ahal izango dituzue, 2 eta 3 urtekoek grabatuta. 4 eta 5 urtekoek "Dortokaren ametsa" grabatu zuten itzalak erabiliz. Kaktus gelakoek ( LH 1.2.3), Ingelesez "Doctor Dog" antzeztu zuten. Eta Trikubak gelakoek (LH 4.5.6) Josu Elberdinen "Jostailugilea" ipuin musikatua. Grabaketen edizioa ere Trikubak gelako ikasleek egin dute Movie Maker programarekin. Espero dugu gustukoa izatea bideo hauek. Bideoak etxetik deskargatu ahal izateko esteka ere jarri dugu, eta arratoiaren eskubiko botoiaz "gorde lotura honela" aukera erabili beharko duzue . Hala ere blogan ikusteko aukera ere baduzue. Gogoratu, egiten dituzuen komentarioekin gure lana nolakoa iruditzen zaizuen jakingo dugu. (Bideoa deskargatzeko egin klik hemen) (Bideoa deskargatzeko e...

Eskolako gela berrien inaugurazioa

    Datorren ostiralean, azaroaren 19an, eskolako eraikinaren zati berria inauguratuko dugu. Ilusio handiz gure lau gela berriak erakutsi nahi ditugu, eta horretarako gonbidapen bat luzatu dugu. Dantzariak, musika eta bertsoak izango ditugu, eta ondoren hamaiketako goxo bat. Hona hemen "Trikubak" gelakoek egindako gonbidapen-bertsoak, bertsolariarekin batera: Egin nahi genituzke         Eskola berritu ta          Ate berri bat dago          Azaroak hemeretzi gure aurkezpkenak,         txikitik haundira,           bertatik bertara,               inaugurazioa, gu gera Adunako            gure herri txikia         ...

Ikasturte hasierako irteera

Kaixo, berriro! Urria hasieran Lasturren (Deban) egon ginen 2 eguneko (1. 2. eta 3. mailakoak, Kaktus gelakoak) eta 3 eguneko (4. 5. eta 6. mailakoak, Trikubak gelakoak) egonaldian. Gauza pila egin genituen: era askotariko tailerrak, ibilaldiak, jolasak... Oso ondo pasa genuen. Argazki pila ere ikus ditzakezue ondorengo estekan. Baten bat gustukoa baduzue eta etxean edukitzea nahiko bazenute, zuon seme-alabei komentatu eta bilduko ditugu ikasturte amaieran cd batean emateko.