Aste honetan Perretxiko taldeak baso eskolako 2. saioa izan dute. Egurrezko etxea egin zuten, lokatzetan jolasten aritu ziren eta zuhaitzetan lotutako hamakan jolastu zuten besteak beste. Aupa baso eskola! Aimarrek kukurutxa edo bitxo bola aurkitu zuen?Zein animalia mota den aztertuko dute gelan.
Gure eskolako Michaelek lan interesgarri bat sortu du LH3 eta LH4-ko ikasleekin.
Ikasleak "Don Macarron chistero a la de one otero-tero tis-tis-tis otero-tero tis-tis-tis one, two three" jolasean ikusi zituen eta beraiek grabatu ondoren, musika interesgarri bat sortu eta lau taldetan arte lana ere egin zuten.
Michaelek bideo honetan arte lanak elkartu, izenburua jarri eta sortu zuten musika txertatu ditu.
Ikusi eta entzun ze interesgarria eta polita geratu den.
Mila esker Michael!!!
Michael;
Aupa! I recorded Basque students (Aduna, Gipuzkoa) playing a game where they sit in a circle and clap hands. I recorded them and created a big trap beat!The artwork came together with four groups of students drawing a corner of the artwork each and then I overlaid the title.