Pinaburu batzuk Egoi Aburuzak ekarri zituen eta beste batzuk baso-eskolan jaso genituen. Ondoren, margotu eta barnizarekin apaindu ditugu Orain etxera eraman eta etxekoei erakutsiko dizkiegu. Begira argazkia, ze politak egin ditugun!
Aste honetan Perretxiko taldeak baso eskolako 2. saioa izan dute. Egurrezko etxea egin zuten, lokatzetan jolasten aritu ziren eta zuhaitzetan lotutako hamakan jolastu zuten besteak beste. Aupa baso eskola! Aimarrek kukurutxa edo bitxo bola aurkitu zuen?Zein animalia mota den aztertuko dute gelan.