Urriaren 30ean Gau Beltza ospatu bagenuen ere aurreko egunean zenbait ekintza egin genituen; talde batek kalabazak hustu zituen, haziak baratzan landatzeko jaso genituen eta kalabaza-azalak apaindu genituen. Beste talde batek sukaldean gailetak egin zituen, eta azken taldeak eskolarako apaingarriak egin zituen.
Behin giroa berotzen hasita, ostiral-arratsaldean gau beltzeko jantziak jantzi eta lau eremu ezberdinetan taldeka froga egin genituen. Saria aurreko egunean egindako gaileta goxoak dastatzea izan zen. Jolasak amaituta beldurrak sutara bota genituen.




Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).