2020-12-23
Adunakaria
Ikasturte berezi honetako azken egun honetan, hiruhileko honetan zehar landutako albisteak, gogo eta ilusio handiz aurkezten dizuegun Adunakarian bildu ditugu. Bertan, eskolako albisteak, Euskal Herrikoak, Espainiakoak, mundukoak zein kirolak, kultura eta denbora pasak aurkituko dituzue.
2020-12-22
BERRITSU IRRATIA 36. emanaldia
Gainera, gaur zozketa ere egin dugu eta zozketen irabazleak zeintzuk diren ere esan ditugu.
Gabonei zuzendutako irratsaioa izan da gaurkoa. Entzun ea gustatzen zaizuen!
2020-12-18
Azken musika saioa
2020-12-15
12 hoberenak plastika egiten
Lehen, lanean ikusi gintuzuen eta oraingoan proiektua bukatu ondoren aurkezten.
2020-12-14
KORONABITSUS ALBISTEGIA
2020-12-10
2020-12-09
Jerusalema challengera animatu dira Adunako eskolakoak
EL DIARIO VASCO
Adunako leku ezberdinetan grabatu zuten bideoa.NÚÑEZaduna.Martes, 8 diciembre 2020, 00:21
Interneteko erronka berria da Jerusalema challenge, koronabirusak sortutako krisiak eragindako ezinegona arintzeko ideia duena. DG Master KGren 'Jerusalema' kanta abestuz eta dantzatuz bideoa egitea eta interneten zintzilikatu dute munduko hainbat txokotako herritarrek, eta Adunako Eskolako ikasle zein irakasleek erronka onartu eta erantzun oso ona izan duen bideoa argitaratu dute. «Dani Kultur teknikariak komentatu zigun erronka» eta ez zuten onartzeko dudarik izan. «Egoera triste honetan alaitasuna transmititu» nahi izan dute bideoarekin Iñaki Pagola irakaslearen esanetan.
2020-12-04
Eitb Maratoia
Aurten ere Eitb-k antolatzen duen Maratoiarekin bat egin dugu jarraian duzuen bideoarekin. Aurtengo egitasmoko doinuaz baliatuz, Koronabitxus gelakoek kopla berriak asmatu eta abestu egin dituzte.
Koronabirusarekin bizitzen ikasi dugulako, ez negar egin, gu elkarrekin!
Euskararen eguna
Denbora lerroa
Astea bukatzeko, Koronabitxus gelako Noraren lana aurkezten dizuegu: historiako garaiako aro ezberdinen denbora lerroa
2020-12-02
Eutsi Aduna!
Bi hilabetetako lanaren ostean, osasun neurriak arduratsu betetzen, indar berriturik, kantuz eta dantzaz..hementxe duzue ilusio handiz Adunako ikasleek mundu guztiarekin partekatu nahi dugun bideoa: EUTSI ADUNA! Jesulamea Challenge"
Eutsi zuek ere!
Historiako denbora lerroa
Egun on!
Gaurkoan Koronabitxus gelako Ugaitzen denbora lerroa dakarkigu ikus dezazuen.
2020-12-01
Historiako denbora lerroak
Hiruhileko honetan Historiako aroak ezagutzen ari gara, eta 3. ziklokoek garai hauei buruzko denbora lerroak egin ditugu.
Egunez egun, Koronabitxus gelakoen aurkezpenak erakutsiko dizkizuegu. Gaur Enekorena duzue ikusgai.