2017-01-27
Torre maketa oparitu diogu Maritxuri
Arkitektura proiektuarekin lotuta, Torre baserriaren maketa egin genuen ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan. Oso gustura aritu ginen lanean. Maritxu bera ere etorri zitzaigun Berritsu irratira bisitan eta oso pozik elkarrizketatu genuen.
Gaur bere etxera joan gara maketa oparitzera eta esku zabalik hartu gaitu.
MILA ESKER MARITXU!!!
2017-01-25
BARRASKILOAK
BENO ,BENO ESKOLARA BARRASKILOAK EKARRI DITUGU.
GALDERA ASKO PRESTAU DITUGU ETA AZTERTZEN SAIATUKO GARA:EA NOLA IKUSTEN DUTEN,ZER JATEN DUTEN, OSKOLA NOLAKOA DUTEN.......BENO ETA NORBAITEK ZEOZER GEHIAGO JAKIN NAHI BADU, GALDE DEZALA ETA IKERTZEN SAIATUKO GARA.

2017-01-20
San Sebastian eguna
Gaur San Sebastian eguna da eta guk eskolan danborra jo beharrean gure mahaia erabili dugu danborra jotzeko, eta iaz inauterietan danborra gogoz astindu genuela argi geratu da.
Etxean praktikatzeko aukera polita daukagu denok iazko argazkiak eta bideoa berriz ikusiz!!!
Aupa Aduna eta San Sebastianak!!!

2017-01-19
Dordokaren behaketa
Aste honetan hasitako natur zientzietako tailerrean metodo zientifikoa erabiliz animaliak eta landareak aztertzeko hainbat esperimentu egingo ditugu. Horietako bat gure ustez gaixo dagoen dordoka baten behaketa izango da.
Ondorengo bideoan ikus dezakezue behaketa prozesu horren hasiera.
Jasotako informazioa eta ondorioak blogera igotzen joango gara.
2017-01-17
Kaixo, lagunak!
Adunako eskolako 5. eta 6. mailakoak gara. Oporretako egun guztietan irakasleen kafeontzian kafe kondarra egon da. Eskolara bueltatzean, kafe makinan lizuna zegoela ikusi, eta mikroskopioan aztertzeko aprobetxatu dugu. Besteak beste, lizuna onddo mota bat dela jakin dugu.
Izaki bizidunen artean onddoek Fungi izeneko erreinu bat osatzen dute. Bertan 1,5 milioi onddo espezie daudela uste dute ikerlariek, baina soilik 70000 espezie inguru ezagutzen dira.
Onddoak heterotrofoak dira, hau da, beraiek ez dute elikagaiak sortzeko gaitasunik. Hala izango balitz, autotrofoak izango lirateke, landareak bezala.
Onddoak espora bidez ugaltzeaz gain, materia organikoa deskonposatzen dute, kate trofikoaren egituran ezinbestekoak izanik. Penizilina onddo mota batekin sortu zuen Alexander Fleming-ek. Onddoen bitartez ere (legamiak barne), Roquefort gazta, ardoa, garagardoa... egiten da.

![]() |
Mikroskopian behatutako laginaren irudia |
2017-01-13
Jangela
Jangelan gelditzen direnen Urtarrileko eta Otsaileko menua honako hau duzue.
OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
2017-01-12
English radio
Txoko honetan Berritsu irratian emititutako "English corner" tartea zintzilikatuko dugu.
Eskolan lantzen ditugun hainbat lan eta proiektu entzun daitezke eta bertan aurkituko dituzue, Berritsu irratian emititutako saio guztiak.
On this page you can find all of the "English Corner" segments from our school radio program. In each broadcast, we talk about many things like projects we are working on. We also have discussions with our English speaking assistant, Rhodri.
We hope you enjoy our English Corner!

2017-01-10
The Empire State Building

By: Nahia Aburuza
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)