Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2012
MAKINA SINPLEAK         POLEAK  Jarraian duzuen esperimentua, L.H.-ko 1, 2 eta 3. mailako ikasleekin burutu dugu: Eman dezagun, hondarrez betetako ontzi bat 1´5 metrotara jaso nahi dugula. Ezingo genuke lan hori gure besoez baliatuz egin; besoa okertzean, ontzia gure sorbalden parean geratuko litzateke eta guk, gure buruaren pareraino igo nahiko genuke gutxi gora behera. Guzti hau ulertzeko, esperimentatu dugu: irakasleak galderak egin eta ikasleak beraien hipotesiak azaldu dituzte. Bukaeran ondorio batetara iritsiaz. -Zer egin dezakegu? *Hasteko altuera batetara igo ziren ikasleak, ontzia soka batekin lotu eta gorantz tira eginez. Esku bakarra edo biak erabiliaz ere, kuboak asko pisatzen zuen. Gehienez, beraien eskuen pareraino besterik igotzea zela posible ikusi zuten. *Beste modu bat probatu genuen: Ontzia barandila baten azpian ipini eta soka barandilaren gainetik pasa genuen. Sokatik beruntz tira eginez, hondarrez betetako ontzia igo zuten. -
Iñaki, musika eskolako irakaslearen eta bere lagun Onintzaren bisita izan genuen eskolan. Elkarrekin abesti polit batzuk abestu genituen eta perkusio batzuk jotzeko aukera ere izan genuen; txikitxoenak klabea eta nagusiagoak xilofonoa. 
Kaixo lagunak!! Alkizako ikasleekin harremantzeko, Larraulera egin genuen irteera. L.H.-ko ikasleak Alkizatik bertako L.H.-ko ikasleekin oinez joan ziren Larrauleraino eta H.H.-koak berriz autobusez joan ziren.  
Hemen doakizue, ikasturtean zehar, Haur Hezkuntzakoekin landutako "Hiru txerrikume"-en antzerkia!!

Teknologiei buruzko gurasoen bilera eskolan

Maiatzaren 15ean, asteartean, guraso batzuekin bildu ginen, besteak beste , eskolako IKTen erabilerari buruz hitz egiteko, eta etortzeko ahalegina egin zutenei eskerrak eman nahi dizkiegu. Jarraian, esteka honetan klik eginaz irakur daiteke bileran hitz egindako gaiei buruzko laburpen txiki bat. Laister arte!