Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2017

BERRITSU IRRATIA 16.emanaldia

Gaurkoa izan da, ikasturte honetan egin dugun azken irratsaioa. Aiert, Julen, Ander, Markel, Alaitz, Lander, Ibai eta Amaiari egokitu zaigu gaur irratsaioa egitea. Bixente Gaorostidi bertsolariari egin diogu elkarrizketa. Gainera, gaur zozketa egin dugu eta horren aitzakian lehiaketan parte hartu dutenen arteko zozketen irabazleak zeintzuk diren ere esan ditugu. Gabonei zuzendutako irratsaioa izan da gaurkoa. Entzun ea gustatzen zaizuen!!! Bixente Gorostidi eta ikasleak

Koheteen aireratzea

Kaixo, familiak! Atzo arratsaldean, eguberrietako abestien azken entsegua baino lehen, LH 5 eta 6 mailakoek egindako bi koheteen aireratzea egin genuen. Bikain atera ziren, eta oso altu aireratu genituen. Hona hemen bideoak (aurreko saiakera baten bideoa ere badago...)

StopMotion

Hiruhileko honetan, eskolako nagusiek StopMotion zine teknika egiten ikasi dugu. Hona hemen egindako lanak.

Descubriendo científicas

Durante este trimestre, en las clases de Gaztelania hemos ido Descubriendo Científicas, y creado unas infografías. Aquí tenéis el resultado, esperamos que os guste!
Gogorazten zaituztegu, bihar ostirala, abenduak 22, arratsaldekoko 14:45etan, 2017 urteko azken irratsaioa egingo dugula. Bixente Gorostidi bertsolaria elkarriketatuko dugu eta zozketa egitea ere tokatzen zaigu. Gonbidatuak zaudete denok entzutea eta parte hartzea!!! Etxeko entzuleak animatu zaitezte "diskoen eskaintzan eta lehiaketan" telefonotik deituz parte hartzen!!! Mila esker guztioi Berritsu irratian parte hartu eta entzuteagatik. Frekuentzia 98.2 FM

ADUNONTZIAREKIN ESPAZIORA

ADUOI EIN  DUGU ESAIORA OATEKO. BEAN, AEJKL, AIZR, GIEZKI , IKIS IUU, SO IASI UGU. (Aduntzia egin dugu espaziora joateko. Bertan, planetak, eguzkia, izarrak....ikusi ditugu.Asko ikasi dugu.)

Zorionak MAIALEN!

Maialen Lujanbiok irabazi du 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia Aitor Mendiluzerekin buruz-burukoa jokatuta. Sebastian Lizasok jantzi dio txapela. Ondoren, sailkatu dira: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. 14.600 zaleen aurrean jarri du txapela Maialen Lujanbiok bigarrenez.                                                 Zorionak Maialen!!

Euskararen eguna

Kaixo, familia! Pasa den ostiralean eskolan Euskararen eguna ospatu genuen. Goizean Twitterren mezu bat idatzi, irratsaio berezia...; arratsaldeko dantza eta bertsoak... Hainbat ekintza egin genituen eguraldi kaxkarrari aurpegi ona jarriz. Hotza izan zen eguna, bai, baina Euskara gure ahotan bero-bero zegoen!!

Bertso Txapelketa FINALA

Larunbatean, bertsolaritzako txapelketa izan zen, eta Unai Agirrek irabazi zuen 690 punturekin Iruñan. Finalera 8 bertsolari pasa dira: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Finala Barakaldon izango da, abenduaren 17an. Egin dezagun porra!! Zuk zeinek irabaziko duela uste duzu?

BERRITSU IRRATIA 15.emanaldia

Igandean euskararen eguna da, eta gaurko irratsaioan aipamen berezia eman diogu euskarari. Gaurkoan Jakoba Errekondo elkarrizketatu dugu eta oso gustura egon gara berarekin berriketan. Mila esker gure irratira etortzeagatik!!! Eñaut, Eneko, Inhar, Irati T., Aiora, Ibai, Jone eta Peru C. izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak. Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen? Jakoba Errekondo eta Adunako ikasleak

Jangela

2017 ikasturtean Adunako eskolan Jangelan bazkaltzen gelditzen direnen ABENDUAKO menuak honako hauek duzue.  OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

OHARRA

Bihar ostirala, goizeko 10:00etan Berritsu irratia zuzenean emitituko dugu. Pertsonai famoso bat elkarrizketatuko dugu "Jakoba errekondo". Igandean euskararen eguna dela eta euskarari aipamen berezia egingo diogu irratian. Beti bezala gonbidatuak zaudete denok entzutea eta parte hartzea!!! Frekuentzia: 98.2 FM

BASO ESKOLA ALKIZAN

ZEIN ONDO PASA GENUEN ALKIZAN. ALDAPAN GORA ,BEHERA, MAKILEKIN, HOSTOEKIN, HARRIEKIN...ZENBAT GAUZA EGIN GENITUEN. BERROBI ETA ALKIZAKO LAGUNEKIN ERE JATOR--JATOR IBILI GINEN.  PAGADIAN JOLASEAN BERRIZ ERE JOANGO GINATEKE.  ORBELAREKIN 

Burdin hautsa

BURDIN HAUTSA Kaixo lagunok. Gu Martziano gelako  Amaia eta Irati gara. Burdin hautsarekin egindako esperimentua nola egin dugun ikusiko duzue bideo honetan.

English radio

Today in "English corner" Adison, Joanes and Alaitz are going to talk about California.

Jakoba Errekondo eskolan

Gaur gure eskolara Jakoba Errekondo etorri zaigu. Arrera bertso batzuk botaz egin diogu eta gure galderak erantzun ondoren baratza ikustera joan gara. Gomendio interesgarriak esan dizkigu baratza txukun edukitzeko. Mila esker gure eskolara etortzeagatik. Egilea: Inhar Iparragirre

Bertso Txapelketa

Atzoko saioan, 740.5 puntukin, Aiton Mendizule izan zen garaile, eta honekin batera, bukatu egiten dira Final Aurreko 1. itzuliko saioak. Aitor Mendiluzerekin batera,  Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, eta  Beñat Gaztelumendi sailkatu dira zuzenean. Orain, Amurrioko saioarekin Final Aurreko 2. itzulian hasiko dira. Esan bezala, azaroak 19an, Sustrai Colinak, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekuek abestuko dute. Bestetik, Donibane Lohitzunen, azaroak 26eko saioan, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Agin Laburu, Jone Uria,  Julio Soto eta Iñaki Apalategik abestuko dute. Azkenik, Iruñean izango da azkeneko Final Aurreko saioa, abenduaren 2an hain zuzen ere. Bertan, Aitor Mendiluze,  Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Alaia Martinek hartuko dute parte. Poliki poliki badoaz Finalerako bidean...

BERRITSU IRRATIA 14.emanaldia

Joanes, Denis, Alaitz, Ekiñe, Lohitzun, Xela, Urko eta Peruri egokitu zaigu irratsaioa egitea eta Maider Mendizabal pala pilotariari egin diogu elkarrizketa. Oso pozik geratu gara gaur egin dugun irratsaioarekin eta jende askok telefonotik deitu duelako baita ere. Entzun, entzun ea gustatzen zaizuen!!! Maider Mandizabal

OHARRA

Gogoratzen zaituztegu bihar ostirala, berritsu irratia arratsaldeko 14:45ean zuzenean emitituko dugula. Maider Mendizabal munduko pala txapelduna elkarriketatuko dugu. Gonbidatuak zaudete denok entzutea eta parte hartzea!!! Etxeko entzuleak animatu zaitezte "diskoen eskaintzan eta lehiaketan" telefonotik deituz parte hartzen!!! Frekuentzia 98.2 FM

Maider Mendizabal gurekin

Atzo, Maider Mendizabal pilotari txapelduna etorri zitzaigun eskolara. Anekdota eta bizipen asko kontatu zizkigun. Guk, "martziano gelakoak" bertso bat errezitatu genion. Ondoren jolas garaian palan jolastu genuen berarekin. Oso gustura egon ginen eta mila esker gure eskolara etortzeagatik!!!

JOLAS KOOPERATIBOAK

Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, jolas kooperatiboak egin ditugu gaur ere. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute jolasetan. Helburua: ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da.

Orriz orri, gozatuz irakurri

Atera dugu HIZKIEN ALTXORRAren kutxa! Udazken giroarekin hasi dugu astea, eta horrekin batera, Irakurzaletasuna bultzatu nahiean, liburuz beteriko kutxa frontoira eraman dugu.

Tertulia dialógica

Para la tertulia de esta semana teníamos que leer dos capítulos, ya que uno era muy cortito.  En el sexto capítulo, el aviador nos ha contado que la Tierra va rotando y por ello cuando en Estados Unidos es mediodía en Francia el sol se está poniendo. Pero el planeta del Principito es muy pequeño, tan tan pequeño, que con solo arrastrar la silla puede ver el crepúsculo. Por otra parte,  hemos  conocido que cuando el  Principito  está triste, le gusta ver las puestas de sol. Nos ha parecido muy conmovedor y a su vez, triste, cuando el Principito cuenta que un día vio 43 puestas de Sol. ¿ Os gustan las puestas de sol? ¿Y cuando  estáis tristes qué hacéis?

UDAZKENA IRITSI DA!

DAGOENEKO UDAZKENA GURE GELARA IRITSI DA. HOSTOAK BILDU OSTEAN, LURREAN JARRI ETA... HOSTO-FESTA EGITEKO PREST! BEGIRA ZEIN ONDO PASA DUGUN!

PNEAIOA (PLANETARIUMA)

AIORA ETA BEAITB AKAIZP OPÑLPN UIDUT ESKODL.ORRL ANETIKUIUMAIKU. ESRKU. (Aiorak eta bete aitak, Arkaitzek,planetarium txiki bat egin dute eskolarako.Horrela, planetak ikasiko ditugu.Eskerrikasko)

Happy Halloween

Trick-or-treating in Aduna school!!! Knock knock, trick or treat? Who are you? I'm a .... Five little monsters jumping on the bed. One fell off and bumped her head. Mummy called the doctor and the doctor said, “No more monsters jumping on the bed.”

Bertsolari Txapelketa

Bastidan jokatutako Finalaurreko 1. itzulian, Sustrai Colinak 705.50 punturekin irabazi zuen eta  finalaurreko 2. itzulira pasa da zuzenean. Poliki poliki badoaz aurrera bertsolariak sailkatzen. Bastida, Arabar Errioxarrean dago, eta 980 bertsozale inguru bildu ziren. Hurrengo saioa, Azaroak 1ean izango da, Irunen.

Tertulia dialógica

Los del tercer ciclo estamos leyendo El Principito en clase, y hoy hemos leído el quinto capítulo donde el piloto nos habla sobre los BAOBABS . ¿Sabéis qué son los Baobabs ? Son unos árboles enormes,no tanto como las secuoyas, que crece en África y en el planeta del Principito.  Nos ha gustado mucho el siguiente fragmento del capítulo:  …Y por lo tanto, surgen semillas buenas de hierbas buenas y semillas malas de hierbas malas. Pero las semillas son invisibles. Duermen en el secreto de la tierra hasta que a una de ellas se le antoja despertarse. Entonces, se estira y, tímidamente al principio, crece hacia el sol una encantadora ramita inofensiva. Si se trata de una ramita de rábano o de rosal, se le puede dejar crecer como quiera. Pero si se trata de una planta mala, hay que arrancar la planta en cuanto se la pueda reconocer.” (El principito.  Antoine de Saint-Exupery) Con los baobabs , si  no los arrancas a tiempo del suelo, se hacen muy muy muy grandes, y se hacen casi imp

English radio

This year Adison from California is going to be with us teaching English. Today in "English corner" Amaia and Irati are going to talk with Adison because we want to know more about her. Amaia, Irati, Lander and Adison

Liburutegien Nazioarteko eguna

Gaur, urriak 24, Liburutegiaren Eguna da, eta gure galdera da: zuk ZERTARAKO irakurtzen duzu? Zein da zure ARRAZOIA? 

Liburu gomendioa

DIARIO DE GREG 2, LA LEY DE RODRICK  Idazlea : Jeff Kinney Marrazkigilea : Jeff Kinney Orri kopurua : 217 orri Hizkuntza: Gaztelera Inhar Iparragirre naiz, eta liburu hau irakurri dut. Nahiz eta orri asko eduki, motza egin zait, asko gustatu zaidalako. Egoera barregarri batzuk ditu, eta anaien arteko liskarrak erakusten dizu, zure anaiakin nolako jarrera izan. Liburu honek badu lehenengo zatia, baina hau hobeagoa da, gauza gehiago ateratzen direlako: adibidez, Gregek lagun berriak egiten dituela. Orain euskaraz, "Charlie eta txokolatezko fabrika" irakurtzen ari naiz, Roal Dahlena.  Inhar Iparragirre   NUR Y EL CAMPAMENTO DE MAGIA 5 Autor : Toti Martinez de Lezea Ilustrador: Juan Luis Landa Número de hojas: 164 Idioma : Castellano El libro que recomiendo es Nur y el campamento de magia. Me ha gustado porque tiene muchos misterios sobre magia. Se me ha  hecho el libro muy corto, ya que me ha enganchado desde el principio y

BERRITSU IRRATIA 13.emanaldia

Gaurkoa izan da, ikasturte honetan egiten dugun lehen irratsaioa. Oso ondo pasa dugu irratsaioa prestatzen eta nerbio batzuk ere bai zuzeneko emanaldian. Pertsonai famoso bat elkarrizketatu dugu "Neil Amstrong" astronauta eta esan behar dizuegu barre asko egin dugula Landerren errepresentazioarekin (oso ondo egin du). Izaro, Lander, Aiert, Irati, Ander, Markel, Julen eta Amaia izan gara irratsaio hau prestatu dugunak. Mila esker etxetik parte hartu eta telefonotik deitu duzuenei. Beheko estekan duzue entzungai. Izaro, Lander (Neil Armstrong), Aiert, Irati, Ander, Markel, Julen eta Amaia

Berritsu irratia zuzenean

Bihar ostirala, goizeko 10:00etan Berritsu irratia zuzenean emitituko dugu. Pertsonai famoso bat elkarrizketatuko dugu "Neil Amstrong" astronauta. Beti bezala gonbidatuak zaudete denok entzutea eta parte hartzea!!! Etxeko entzuleak animatu zaitezte "diskoen eskaintzan eta lehiaketan" telefonotik deituz parte hartzen!!! Frekuentzia: 98.2 FM

Bertsolari Txapelketa

Larunbatean, urriak 14, Tolosan, Etxahun Lekuek irabazi zuen txapelketako azken final laurdena. Larrabetzuarrak 673 puntu lortu zituen, bere atzetik Maddalen Arzallus gelditu zen 3 puntutara.  Hauek dira sailkatutako bertsolariak: Oihana Iguaran, Leitzan,  Jon Martin, Seguran Alaia Martin, Baigorrin Miren Amuriza, Zallan Nerea Ibarzabal, Zumaian Etxahun Lekue, Tolosan "Apostua" egingo dugu: zeinek irabaziko du aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia?

Ada Lovelace Day

Hoy, 10 de octubre, se celebra el Día internacional de Ada Lovelace, y ¿sabéis qué se celebra? El día de las mujeres científicas. Pero, ¿sabéis quién es o fue Ada Lovelace? Seguir leyendo.... Ada Lovelace, fue la primera persona que inventó la computadora. Nació el 10 de diciembre  de 1815 en Londres. Su padre era Lord Byron, un poeta muy importante. Pero si nació el 10 de diciembre y hoy estamos a 10 de octubre, ¿porqué se celebra hoy? Para que todos podamos celebrar el día de las mujeres científicas, se decidió que todos los segundos martes de octubre sea El Día de Ada Lovelace. Os hemos preparado un juego basado en Ada Lovelace, esperamos que os guste: JUGUEMOS A ROMPER EL CÓDIGO. Las matemáticas y el cálculo también se usan para cifrar mensajes en código. Con esta actividad te proponemos que descifres la siguiente frase: 797, 67 05275T79417 90 643 58M0143 La clave para descifrar el código está en este acertijo: A= 84/12 B=A+3 C= Bx 40 -398

BARATZEKO KALABAZAK

Kalabaza ederrak atera zaizkigu, handiak gainera. Bost bildu ditugu.Eskolara eramatea ere, majo kostatu zaigu, gainera. Begira zenbat kilotakoak diren. 2 kilo, 2.7kilo, 11.7 kilo, 17,22 kilo eta handienak 17.47kilo. Ea norbaitek kontuak ateratzen dituen denetara zenbat kilo bildu ditugun.

Adison is Here

 Today is the first day that we met Adison. Adison is from California. She is going to be with us this year. She is going to help us in the Berritxu Radio and in the English classes. We are very happy that she is with us and welcome to the Aduna school.