Saltatu eta joan eduki nagusira

Liburutegien Nazioarteko eguna













Gaur, urriak 24, Liburutegiaren Eguna da, eta gure galdera da: zuk ZERTARAKO irakurtzen duzu? Zein da zure ARRAZOIA? 


Iruzkinak

  1. Ikasteko irakurtzen eta ikasteko idazten

    ErantzunEzabatu
  2. Nik irakurtzen dut ongi pasatzeko, ikasi egiten dudalako,dibertitzen dudalako...

    ErantzunEzabatu
  3. Nik liburuak irakurtzen ditut ikasteko hitzak ondo idazten eta ondo pasatzeko.

    ErantzunEzabatu
  4. Nik dibertigarria edo interesgarria delako irakurtzen dut.

    ErantzunEzabatu
  5. Interesatzen zaidana irakurtzen dut. Beraz, disfrutatu egiten dut irakurtzen!!!

    ErantzunEzabatu
  6. Niri asko gustatzen zait irakurtzea egunerokotasunetik deskonektatzen laguntzen didalako, baina tamalez denbora falta zait gehiago irakurtzeko.

    ErantzunEzabatu
  7. ondo irakurtzeko, ondo idazteko, eta ondo pasatzeko irakurtzen dut.

    ErantzunEzabatu
  8. Nik bisfrutatzeko irakurtzen dut.

    ErantzunEzabatu
  9. Mundu berriak ezagutu eta dibertitzeko irakurtzen dut.

    ErantzunEzabatu
  10. Gero gelan edo etxean obeto irakurtzeko eta amets onak izateko ortarako irakurtzen dut.

    ErantzunEzabatu
  11. Nik lasaitzeko irakurtzen dut.Gauza berriak ikasteko eta ezagutzeko ere.Irakurtzeak amets berrietan murgiltzen zara,hortaz liburu in bat hartu eta gozatu!!!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...