Apirilaren 4an, Lh3tik LH6rako ikasleek, eguraldi paregabearekin, kirol topaketak ospatu genituen Berazubin, HHko ikasleak berriz, erraldoiak ikustera joan ziren, denek inguruko herrietako eskola txikiekin batera igaro zuten goiza. Mundiala izan zen, eta parte-hartzaile guztiek elkarlanean eta laguntasunez osatutako giroa gozatu zuten. Bazkaltzera denok San Esteban auzoko parkera joan ginen, Aiztondoko eskolekin batera. Bertan, elkar ezagutzeko aukera izan genuen, jolasteko eta beste eskolekin egun bikaina igarotzeko. Harremanak sortu ziren, barreak eta emozioak partekatu ziren, eta guztiek parte hartu zuten jardueren dinamikan. Egun osoa gogotsu eta alai pasatu genuen, eta guztiei eskerrak ematen dizkiegu parte-hartzeagatik. Topaketa honek erakutsi zigun beste behin komunitatearen garrantzia eta elkarbizitza sustatzen jarraitzeko dugun aukera paregabea.
Ikasteko irakurtzen eta ikasteko idazten
ErantzunEzabatuNik irakurtzen dut ongi pasatzeko, ikasi egiten dudalako,dibertitzen dudalako...
ErantzunEzabatuNik liburuak irakurtzen ditut ikasteko hitzak ondo idazten eta ondo pasatzeko.
ErantzunEzabatuNik dibertigarria edo interesgarria delako irakurtzen dut.
ErantzunEzabatuInteresatzen zaidana irakurtzen dut. Beraz, disfrutatu egiten dut irakurtzen!!!
ErantzunEzabatuNiri asko gustatzen zait irakurtzea egunerokotasunetik deskonektatzen laguntzen didalako, baina tamalez denbora falta zait gehiago irakurtzeko.
ErantzunEzabatuondo irakurtzeko, ondo idazteko, eta ondo pasatzeko irakurtzen dut.
ErantzunEzabatuNik bisfrutatzeko irakurtzen dut.
ErantzunEzabatuMundu berriak ezagutu eta dibertitzeko irakurtzen dut.
ErantzunEzabatuGero gelan edo etxean obeto irakurtzeko eta amets onak izateko ortarako irakurtzen dut.
ErantzunEzabatuNik lasaitzeko irakurtzen dut.Gauza berriak ikasteko eta ezagutzeko ere.Irakurtzeak amets berrietan murgiltzen zara,hortaz liburu in bat hartu eta gozatu!!!!
ErantzunEzabatu