Ba al zenekiten gaur Sputnik 1-ek 60 urte bete dituela espaziora igo zenetik?
Errusiarrek Sputnik satelitea, 1957ko urriaren 4ean jaurti zuten Kazakhstanetik. Gizakiak espazioratu zuen lehen satelitea da. 3 hilabetez egon zen orbitan bueltaka. Gero Sputnik 2an Laika txakurra lehen izaki biziduna, bidali zuten eta ondoren Neil Armstrong, astronauta lehen gizakia izan zen ilargia zapaltzen.
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).