Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2024

Kuiatxo tortila

KAIXO LAGUNOK!  Asteazkenean Urriak 16ean HHko ikasleak baratzera joan ziren, 2 kalabazin eta piper berdeak jaso zituzten. Ostiralean bildutako uztarekin eskola guztiarentzako merienda bat prestatu genuen. Hemen dezute egin genuen errezeta.  OSAGAIAK: Arrautzak Piperrak Gatza Olioa Ogia PAUSOAK: 1. Lehenik eta behin eskuak garbitu genituen 2. Kuiatxoa zati txikietan moztu genuen. 3. Arrautzak ontzi batera bota genituen eta nahastu egin genuen. 4. Jarraian piperrak ebaki genituen eta sartaian prejitu genituen. 5. Kuiatxoa sartaian sukaldatu genuen. 6. Ogia moztu genuen. 7. Sukaldatuko kuiatxoa arrautzera bota genuen. 8. Kuiatxoaren eta arrautzaren nahasketa sutara bota genuen eta  tortila egin genuen. 9. Eta bukatzeko kuiatxo tortilaren pintxoak egin genituen.                                        ON EGIN!      

Arotz-Eneara irteera

Goizean oso gogotsu geuden Arotz-Eneara joateko. Autobusa hartu eta maletak ezin kabiturik ibili ginen. Iritsi ginenean Xuban  begiralea etorri zen,eta geletara joan ginen, Lo-zakuak eta almoada fundak jarri genituen bakoitzaren ohean, gero aretora joan  ginen. Oso eguraldi txarra egin zuen eta horregatik ogia eta gailetak egin genituen. Afaltzeko guk egindako ogia jan genuen, ez zegoen oso ona.  Hurrengo goizean gosaltzera joan ginen eta guk egindako gailetak jan genituen. Ondoren herri kirolak egin genituen eta LHko gainontzekoak  etorri ziren, eta hamaiketakoa  jan genuen.Ondoren aretoan jolastu genuen eta gero bazkaltzera joan ginen.  Bazkaldu eta gero kobazuloak ikustera joan ginen, euri pixka bat hasi zen eta orduan denak kobazuloan egon ginen. Atertu zuenean aterpetxera bueltatu ginen,  Arotz-Enean altxorraren bila egin genuen eta gero afaltzera joan ginen. Afaldu eta gero pijama desfilea egin genuen eta gero ohera joan ginen. Hurrengo goizean Etxarri ezagutu genuen eta baserri

2024/2025 ikasturtea

 Ongi etorri 2024/2025 ikasturte berrira!  Oporrak ondo dsfrutatu ondoren, hemen gaude berriz ere bueltan ikasturte honek ekarriko dizkigun sorpresaz gozatzeko. Ikusten duzuenez, irakasle berriak daude. Hauek ere ilusio haundiarekin etorri dira Adunara, goazen denon artean gure famili txiki haundi hon etara ongietorri goxo eta polit bat egitera! 

Bizikleta martxa 2024

      Asteasura joan etorria egin genuen eta ederki pasa genuen! Goiz pasa ederra egin genuen eta kirolaz disfrutatu ere. Kirolari bikainak gara eta Adunako aldapa ere bikain igo genuen.  Aupa Adunako txirrindulariak!   2024 Bideoa

Tea Party

  Last tuesday we celebrated an amazing Tea party. We prepared cookies and muffins, the tea and pastries were delicious. Enjoy the video!!!!    https://youtu.be/Lwa0-PNc5hA

Literatura astea

  Aste honetan, literatura astea ospatu dugu Adunako Herri Eskolan. Hori dela eta, ekintza desberdinak egin ditugu. Astelehenean, Ixabel Agirresarobe eta Ogogo etorri ziren eskolara antzerki bat antzeztera. Arratsaldean, markapaginasak egin  genituen akuarelerekin. Ostegunean, Juancruz igerabide idazlea etorri zen ``Begi bat kokotean´´ bere azken liburua aurkeztera, eta kontakizunak kontatzera. Eta literatura astea bukatzeko,ostiral goizean, bikoteka irakurketa egin genuen. Gainera zenbait guraso etorri dira ipuinak irakurtzera, mila esker denori.

Liburutegira bisita

Atzo arratsaldean arranoen gelakoak, herriko liburutegia bixitatu dugu. Bertan, liburuzaina den Danik, herriko liburitegiaren funtzionamendua azaldu digu eta bazkide ez diren gelakideak liburutegiko bazkide egiteko aukera izan dute. Horrez gain, bitxikeria moduan, Adunako liburutegiak bi altxor erakutsi dizkigu, Euskal Herriko beste liburutegietan ezin ditugunak topa. Altxor hauek, gure herritar den   Juan Kruz Igarabideren, braille hizkuntzan idatzitako, bi liburu izan dira hain zuzen ere. Mila esker Dani, herriko altxor hauek erakusteagatik!!

Harro Herri KORRIKA

KORRIKA 23  HARRO HERRI  Korrika 23a hemen da! euskaldun guztiok batzen gaituen jaia. euskararen alde, gure nortasuna.  Irudikatzen al duzue kolorerik, musikarik edo alaitasunik gabeko mundu bat? euskararik gabeko mundua horrelakoa litzateke. gure bidea itxaropenez betetzen duen ortzadarra da korrika.  Egun hauetan zehar, milaka lagunek euskal herria zeharkatuko dute eskuz esku, pausoz pauso, korrikaren lekukoa eramanez. egindako kilometro bakoitza batasuna da, oraina da, iragana da eta etorkizuna da. Parte hartu, kilometro bat, bi, errepidearen albo batean, parte hartu! Sentitu eta bizitu. bakarrik, lagunekin, familiarekin, guztiekin.  Gogoratu bihar arratsaldean korrika ofizialak aduna zeharkatuko duela! animatu.  Harro Herri, Aduna.  Gora Korrika.

Oñatira bidaia

  Egun ederra pasa genuen Oñatin, bueltatxo bat eman genuen eta primeran jolastu genuen. Unibertsitatea eta udaletxea bisitatu genuen. 

INAUTERIAK

  Inauteriak laister hasiko dira. Dantza eta  abesti  ugari prestatu ditugu. Animatu etra etorri dantzak ikustera.   Otsailaren 9an ospatuko ditugu inauteriak  eskolan.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                              

Berritsu irratia 50. Saioa

  Berritsu irratian lan talde berria dugu. Gogo handiz   lanean   gaude.Besarka da handi  bat   Irratsaioko lan talde berrria.