2021-09-30

LIBURUEN ALTXORRA

Gaur, urtero bezala, Galtzagorriko Imanol etorri zaigu "LIBURUEN ALTXORRAREN" kaxa ekarri, bertako ipuin berriak kontatu eta erakustera. 
Gure eskolan 4 asteetan egongo da 130 liburu dituen kaxa hau.  
Mila esker Imanol ipuinak kontatzeagatik eta kaxa ekartzeagaitik!


2021-09-27

Ataungo barandiaran Museora irteera

Ataungo Barandiaran museoan egon dira gure ikasleak. Mari, Tartalo, Lamiak, Galtzagorriak eta Sorginen kondairak kontatu dituzte Baserriko Ganbaran eta ondoren, errota ikusi dudu barrutik eta kanpotik. Artoirina nola egiten den ikusi dugu. Azkenik, Tartato eta Martin Txiki etorri dira ipuin bat antzeztera.

2021-09-24

Eskolako Baratza martxan

Eskolako baratza martxan jarri dugu eta honekin batera eskolako azoka! Ostegunetan eskolan ereindako barazkiak salduko ditugu. Iazko ikasturtean landatutako tomate eta piperrak saldu ditugu gaurkoan. Ateratzen dugun diruarekin hazi eta barazki gehiago erosiko ditugu.
Honetaz gain, letxugak, piperrak, azenarioak eta porruak landatu ditugu!

2021-09-14

Basopeta eguna

Atzo, urtero bezala, ikasturteko lehen txangoa egin genuen. Elkarrekin hartu-emanak sendotzen primeran ibili ginen.

2021-09-13

Amasara irteera

Ostiralean, ikasturteko lehen txangoa egin genuen Amasara. Bizikleta zirkuitoan saltoka oso gustura ibili ginen eta elkarrekin hartuemanak sendotzeko ere primeran etorri zitzaigun.

2021-09-10

Zizurkilera irteera

Gaur, ikasturteko lehen txangoa egin dugu Zizurkilera. Gaurkoa ere elkarrekin hartuemanak sendotzeko ere primeran etorri zaigu.

2021-09-09

Eskolako 1. Eguna

 Eskolako 1. Eguna iritsi da eta pasiluak motxila eta mantaletaz bete dira. HH-ko ikasleak jolasteko gogoz etorri dira.

2021-09-08

Jangela

2021/2022 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen IRAILEKO menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.


2021-09-07

Aurtengo irakasleak

Dagoeneko bueltan gara eta zuekin elkartzeko irrikitan gaude. Aurpegi berriekin gatoz eta aurtengo ikasturtea aurrekoak bezain ona izatea espero dugu.


2021-09-03

Yolanda Arrietarekin formakuntza

Irakurketa aktibatzeko; ahozkotasuna eta haur literaturaren ahozko baliabidearen formakuntza jasotzen ari gara Yolanda Arrietarekin.  

Ikasturte berria ate joka daukagu!

Zer moduz oporrak? Espero dugu primeran pasatu izana!
Ikasturte berria ate joka daukagunez, hementxe daukazue 2021-2022 ikasturteko egutegia.
Irailaren 8an prest gaude ilusioz eta arduraz hasteko, zuen zain izango gara!!