2014-10-31
2014-10-30
Jon Maia eskolan
Urriaren 28an, Jon Maia etorri zen gure eskolara, berak izandako abenturak gurekin partekatzeko. Guk San Juan baleontziari buruz lan egin genuen eta txikiek Beothuk ipuina irakurri zuten. Beraz, gure zalantzak argitzera etorri zen.
Lehenengo, hegazkinez Quebec-era bidaiatu zuten; eta hortik, Red Bay-eko kostaldetik, Labrador penintsularaino txalupaz. 46 egunez egon ziren bidaiatzen, eta gauero uharte batera joaten ziren lo egitera. 10-12 ordu inguru egoten ziren arraunean, baina haizea zegoenean txalupa bere kabuz zebilen. Nolako bidaia izan zuten, nolako baldintzak izan zituzten eta zer ikusi zuten kontatu zigun. Adibidez, ezin zutela dutxatu, ez zutela arroparik aldatzeko eta beste hainbat gauza. Eta gainera, euskaldunek utzitako aztarnen argazkiak erakutsi zizkigun, esaterako, labeak.
Oso gustura egon ginen. Gauza berri pila ikasi genuen, eta jakin-minez geratu ginen. Eskerrik asko etortzeagatik, Jon Maia!

2014-10-29
THE CLOWN FISH
I love the clown fish! If you want some information about it, please play this video. I hope you like it!!!
This video is the (making-of). Thanks Summer for helping me with the pronuntiation!!! 2014-10-27
IRUZKINETAN JARRITAKO GALDEREN ERANTZUNAK!!!
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartzeagatik! Ilusioz jaso ditugu zuen komentarioak , galderei erantzuteko asmoz, hona hemen gure erantzunak:
Asteburuetan gure arrainek dieta egiten dute!!!! Eta bide batez , bizi luzea opa diegunez, eguberrietarako oporretako familia bila gabiltza...kar,kar,kar.....
Egunero, egunero arrai bakoitzari bi bolatxo ematen dizkiegu eta astero gela bat arduratzen da lan horretan.
Garbiketari buruz ere galdetu duzue, irakasleok egiten dugu eta ideia eman diguzue! Haurrekin egingo dugu hemendik Aurrera, ikus dezaten, arraiontzia garbi mantendu behar dela.
Eskerrik asko, eta jarraitu parte hartzen! Asko eskertzen dizuegu!

2014-10-23
2014-10-22
ITSASOA EZAGUTZEN
Amaia, Nahiaren ama, Getariarra da eta itsasoa ondo ezagutzen duenez hainbat kontu esatera etorri zaigu. Getaria eta Zarauztarrak ehizatu zuten balearen istorioa ere kontatu digu eta itsasoko zenbait animalia, fosilak eta abar erakutsi ere. Gustura egon gara eta asko ikasi dugu.
Eskerrik asko eskolara etortzeagatik.
Eskerrik asko eskolara etortzeagatik.
THE WHALE
My favorite animal in the ocean is the whale. Let's see if you like it?
This video is the (making-of). Summer comes to our scohool, she is from California USA, thank you for helping me with the pronunciation.
2014-10-18
NEMO, ELUR eta SUA
Eskolako ikasle guztiok hartu dugu parte gure eskolako arrainen izen aukeraketan eta azkenik honako izen hauek izan dira gustukoenak: NEMO, ELUR eta SUA.
Ze politak diren gure arrainak!!!
2014-10-15
ARRAINAK ESKOLAN
Oso pozik gaude gure arraintxoekin. Itsasoaren gaia lantzen ari gara eskolan eta sarreran arrain batzuk jarri ditugu. Eskolako txikienek izenak jarri behar dizkiote eta jakitean emango dizuegu horren berri.
Etorri, etorri ikustera!!!
2014-10-09
Ikasturte bukaerako festa: argazkiak
Kaixo, berriro ere!
Gurasoen gunean iazko ikasturte amaierako festako argazkiak ikus ditzakezue.
"Argazkiak" izeneko orrian, Picassa ikonoa klikatzean argazki guztien karpetak topa ahal izango dituzue.
Gogora ezazue, gune pribatua denez, erabiltzaile eta pasahitza idatzi behar duzuela.
![]() |
Argazkian klikatuz, gurasoen gune pribatura joango zara |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)