Saltatu eta joan eduki nagusira

ITSASOA EZAGUTZEN

Amaia, Nahiaren ama, Getariarra da eta itsasoa ondo ezagutzen duenez hainbat kontu esatera etorri zaigu. Getaria eta Zarauztarrak ehizatu zuten balearen istorioa ere kontatu digu eta itsasoko zenbait animalia, fosilak eta abar erakutsi ere. Gustura egon gara eta asko ikasi dugu.
Eskerrik asko eskolara etortzeagatik.

Iruzkinak

  1. Eskerrik asko Amaia etxeko guztien partetik ere! Poz-pozik etorri ziren gure txikiak zuk kontatutako abenturak entzunda. Mila esker!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. eskerriasko amaia!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  3. Eskerrak gonbidatzeagatik. Etxean behin eta berriz egindako aurkezpen txukun hau ikusten hari gara, Nahia ez da aspertzen, ni ere ez nintzen aspertu eta gozatu itsasoa gai polit honekin.
    Ilusio haundia egin dit aurkezpena ikustea....amaia.

    ErantzunEzabatu
  4. Eskerrik asko Amaia..Oso polita izan zen...hori esaten du nire printzesaaaakk

    ErantzunEzabatu
  5. Joe, ze fitxaje ona dugun. Adi-adi dazkan ikasle guztiak, ZORIONAK

    ErantzunEzabatu
  6. Mila esker gure eskolara etortzeagatik Amaia, zurekin asko ikasi dugu.

    ErantzunEzabatu
  7. Me ha parecido muy bonito el trabajo de amaia y me ha gustado mucho que los profesores hayan contado con las experiencias de una madre.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.