Saltatu eta joan eduki nagusira

IRUZKINETAN JARRITAKO GALDEREN ERANTZUNAK!!!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartzeagatik! Ilusioz jaso ditugu zuen komentarioak , galderei erantzuteko asmoz, hona hemen gure erantzunak:
Asteburuetan gure  arrainek dieta egiten dute!!!! Eta  bide batez , bizi luzea opa diegunez, eguberrietarako oporretako familia bila gabiltza...kar,kar,kar.....
Egunero, egunero arrai bakoitzari bi bolatxo ematen dizkiegu eta astero gela bat arduratzen da lan horretan.
Garbiketari buruz ere galdetu duzue, irakasleok egiten dugu  eta ideia eman diguzue! Haurrekin egingo dugu hemendik Aurrera, ikus dezaten, arraiontzia garbi mantendu behar dela.
Eskerrik asko, eta jarraitu parte hartzen! Asko eskertzen dizuegu!

Iruzkinak

  1. Ba egia esan, guk oso gustora eramango genituzke etxera gabonetako oporretarako.

    Zabala Amundarain familia

    ErantzunEzabatu
  2. Ai Amaaaaa..... asteburuetan dieta??? Eskerrak aurten zubi gutxi dauden..... kar-kar-kar.... eta eskerrak Gabonetan harrerako familia izango duten!!! Gu ere prest gaude etxean izateko egun batzuetan behintzat (Galiziaraino joatea gehiegitxo izango da haientzako...) Txandak antolatu daitezke!!
    Mila esker erantzuteagatik!!! Etxean ere gauza asko ikasten ari gara eskolan landutakoari esker.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!