Martxoaren 19an Andoainera joan ginen San Martin elizako organoa ikustera. Han Miryamek, organo irakasleak, gauza asko erakutsi zizkigun eta jotzen utzi zigun. Oso ondo pasa genuen!
Eskerrik asko, Isa, etortzeagatik, zineari buruz informazio gehiago emateagatik eta zuk egindako lana erakusteagatik. Asko gustatu zitzaigun zurekin egotea, eta ikusitako marrazkiak oso politak iruditu zitzaizkigun.
Martxoaren 16an, Iñaki Epelde Mundiñano, pintore tolosarra joan zitzaigun. Eskola Txikietako lehehengo festarako egin zituen kartela, logoa eta irudia. Hurrengo bi urteetakoak ere, berak egin zizkigun. Beti ere prest izan genuen Iñaki, artearen inguruan bere ezagutza zabala gugana hurbiltzeko. Horrexegatik,
Eskola
Txikiok gure eskerrik beroena eman nahi dizugu beti eskuzabaltasunez lagundu
diguzulako
Atzo korrika txikia ospatu genuen eskolako ikasle, irakasle eta gurasook.. Euriak bidean zehar lagundu gintuen, baina alai eta gustura eman genion buelta herriari.
Frontoian txokolate beroa destatu genuen, eta barrua berotu.
Ikusi nahi al duzue bideo-laburpena? Ba, hementxe jarraian duzue ... eta bideo osoa ikustea nahi baduzue eskolako web atariko gurasoen gunean duzue!
Joan den astean gure artean Asier Altuna eta Pello Villalba izan genituen, "Aupa, Etxebeste" filmeko zuzendaria eta zuzendari artistikoa .
Haien lanari buruz aritu ziren, eta oso gustura egon ginen kontatu zizkiguten esperientziak entzuten. Hemen, solasaldiaren zatitxo bat entzun dezakezue...
Mila esker bioi pasa genuen arratsalde atseginagatik!!