Opor atarian gaudenez, bide batez, ondo pasa eta Urte Berri Ona desira dizuegu.
2019-12-20
2019-12-19
Berritsu Irratia, 32. irratsaioa
32. irratsaioa, Xela, Uxue, Peru, Leiane. Xuhar, Oihan N., Nahia E, Nahia G. Xabat eta Markelel prestatu dute, hainbat atalen artean banatuta. Beste atal batzuen artean, herria hain ondo eta txukun mantentzen lan egiten duten Joxe eta Joxerramon elkarrizketatu ditugu, dakizuen bezala. Gauza politak kontatu dizkigute, eta hobeto ulertu dugu zeinen lan handia egiten duten. Eskerrik asko bioi!
Urte zaharra ondo bukatu, eta berria hobeto hasi!
Urte zaharra ondo bukatu, eta berria hobeto hasi!
2019-12-10
LH 5-6 Mundua hobetzen bakoitzak pixka bat emanez
Gaurkoan berriz, elkartasunaren gaiarekin lanean eta hausnarketan jardun ondoren, LH 5-6koek egin dituzte sketch-ak, mundua pixkanaka aldatzen laguntzeko norberak egin ditzaken ekintza onei buruzkoak.
Hona hemen beren lanak:
Gogoratu Eduardo Galeanok esandakoa: "Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake"
Hona hemen beren lanak:
Gogoratu Eduardo Galeanok esandakoa: "Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake"
EUSKARAREN EGUNA
ABENDUAREN 3AN EUSKARA EGUNA OSPATU GENUEN ESKOLAN. GOIZEAN ZEHAR EUSKARAZKO HITZAK IDATZI GENITUEN "HITZOLARIAK" LELOPEAN; ASPALDIKO HITZAK, ADUNAN ERABILTZEN DIRENAK, ITSASOAREKIN ZERIKUSIA DUTENAK, HITZ POLITAK...

ARRATSALDEZ PIRATETAN BIHURTU GINEN ETA ADUNAN ZEHAR IBILI GINEN ALTXORRA BILATZEN. PRIMERAN PASA GENUEN!
GORA EUSKARA! GORA ADUNAKO PIRATAK!

ARRATSALDEZ PIRATETAN BIHURTU GINEN ETA ADUNAN ZEHAR IBILI GINEN ALTXORRA BILATZEN. PRIMERAN PASA GENUEN!
GORA EUSKARA! GORA ADUNAKO PIRATAK!
ITSASOKO ANIMALIEN DISEKZIOA
PASA DEN ASTEAN ITSASOKO ANIMALI EZBERDINEN DISEKZIOA EGIN GENUEN ; OLAGARROA, BERRUGETA, SARDINA, OTARRAINXKA ETA MUXARRA.TALDE ANITZETAN BANATU GINEN ETA GELETATIK PASA GINEN DISEKZIOAK IKUSTERA. OSO INTERESGARRIA IRUDITU ZITZAIGUN ETA ASKO IKASI GENUEN.
2019-12-09
LH 4 Mundua hobetzen bakoitzak pixka bat emanez
Aurreko asteetan elkartasunaren ideia landu dugu BSZko saioetan LH 4koekin. Gaurkoan, besteei ekintza onen bidez lagunduz, mundua nola hobetu dezakegun sketch batzuen bidez adieraztea erabaki dugu.
Lan bikaina ikasleok!
Gogoratu Eduardo Galeanok esandakoa: "Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake"
2019-12-04
2019-11-28
Lau Teilatu
Haurrak maite ditugulako, Haur Minbiziaren Kontra ikerketak bultzatzeko, "Lau teilaturen" gure bertsiorik onena egin dugu maratoiarekin bat eginez, putz eginez, minbizia aldenduz.
2019-11-27
Aquariumera irteera
Astelehenean, Donostira joan ginen Aquariuma bisitatzera. Goizean, 4-5 urtekoak eta 1.mailakoak joan ziren eta bazkal ostean gainontzekoak. Bertan gauza mordoa iksui eta ikasi genituen, jarraian atentzioa gehien deitu ziguna duzue:
Aquariumera sartzean hasieran museora joan ginen eta bertan Euskal Balearen hezurrak zeuden, 11mkoa, beste bat txikiagoa ere bazegoen, 7 mkoa, hau beste bale mota batekoa. Euskal Balea, Getariko, Zarauzko eta Orioko arrantzaleek harrapatu zuten, baina bueltan ekartzerakoan arazoak izan zituzten. Berez, aurrenekoak arpoia sartzen Zarauzkoak izan ziren, eta beraientzat zen balea, baina Getarikoek 3 traineru eraman zituztenez, beraiek eraman nahi zuten. Ados jartzen ez zirenez, borrotu egin ziren. Bitarte horretan, balea usteldu egin zen eta Donostiako udalak erosi zuen ikerketak egiteko. Gerora, Aquariumek erosi zuten eta orain erakusgai daukate.
Ba al zenekiten, arraiek guk baino 7 aldiz gehiago entzuten dutela? Eta gorputz guztitik entzuten dutela?
Uretako animalia pila zeuden: tiburoiak, itsas-zaldiak, marmokak, katu-marrazoa, korbinak, itsas- izarrak, sardinak, arrai tropikalak, aingirak, raya arraiak...
Akuariorik handienean, Ozeanario izenekoa, tamaina eta klase ezberdineko 5000 arrai daude. Tanke honek, ia 2 milioi litro ur dauka.
Bi tiburoi daude, bata arra Txuri izenekoa eta bestea Kontxita, emea. Txurik bi pitilin dauzka eta Kontxitak berriz, bi umetoki, horregatik, Kontxita Txuri baino handiagoa da. Marrazoei, hortzak erortzean beste bat ateratzen zaie, baina hortz guztiak galdu ezkero, beste bi ileara gehiago ateratzen zaizkie. Kontxitak adibidez, 3 hortz ilara ditu.
Nahiz eta Ozeanarioan tamaina ezberdinetako arraiak egon, handiek ez dituzte txikiak jaten, astearte-ostegun eta larunbatetan janaria botatzen dietelako. Beti, aurrenekoak, tiburoiak izaten dira. Hauek hasetzean, beste arraiei ematen die
te jatez.
Katuarraien arraultzak gardenak dira, kumea arraultzaren barruan ikusi genuen, baita 2 astetako katuarrai kume bat ere.
Udaran, gaixotutako dordoka bat ekarri zuten Satanas II izeneko itsasontzian, eta bertako biologoak sendatu ondoren, itsasoratu egin zuten.

Marmokak, izaki bereziak dira. Burbuiminik gabekoak, eta tentakulo pozoitsuak dituzte, bertatik jaten dutelarik. Buruan, lore formako atal batetik plaktona jaten dute.

Sardinak, beti norabide berdinean eta taldean joaten dira, animalia handietatik babesteko.
Olagarro bat ere ikusi genuen. Honek, ahoa, 8 besoen artean du. Tentakuloetan dituen bentosei esker, itsasi egiten da.
Itsas izarrek, 5 hanka dituzte, baina batzuek 4 edo 6. Ugaltzeko garaian, hauek hanka bat galtzen dute, hori kumea delarik.
Oso bisita interesgarria izan zen, gauza pila ikasi eta ikusi genituen!

Uretako animalia pila zeuden: tiburoiak, itsas-zaldiak, marmokak, katu-marrazoa, korbinak, itsas- izarrak, sardinak, arrai tropikalak, aingirak, raya arraiak...
Akuariorik handienean, Ozeanario izenekoa, tamaina eta klase ezberdineko 5000 arrai daude. Tanke honek, ia 2 milioi litro ur dauka.

Nahiz eta Ozeanarioan tamaina ezberdinetako arraiak egon, handiek ez dituzte txikiak jaten, astearte-ostegun eta larunbatetan janaria botatzen dietelako. Beti, aurrenekoak, tiburoiak izaten dira. Hauek hasetzean, beste arraiei ematen die
te jatez.
Katuarraien arraultzak gardenak dira, kumea arraultzaren barruan ikusi genuen, baita 2 astetako katuarrai kume bat ere.
Udaran, gaixotutako dordoka bat ekarri zuten Satanas II izeneko itsasontzian, eta bertako biologoak sendatu ondoren, itsasoratu egin zuten.

Marmokak, izaki bereziak dira. Burbuiminik gabekoak, eta tentakulo pozoitsuak dituzte, bertatik jaten dutelarik. Buruan, lore formako atal batetik plaktona jaten dute.

Sardinak, beti norabide berdinean eta taldean joaten dira, animalia handietatik babesteko.
Olagarro bat ere ikusi genuen. Honek, ahoa, 8 besoen artean du. Tentakuloetan dituen bentosei esker, itsasi egiten da.
Itsas izarrek, 5 hanka dituzte, baina batzuek 4 edo 6. Ugaltzeko garaian, hauek hanka bat galtzen dute, hori kumea delarik.
Oso bisita interesgarria izan zen, gauza pila ikasi eta ikusi genituen!
2019-11-20
Fruta eguna
Gaur fruta eguna ospatuko dugu. Lehenik, frutaren pisuaren estimazioa egin dugu. Ondoren, platanoak, mandarinak, udareak... pisatu ditugu egindako estimazioekin alderatzeko.
Estimazioak eta alderaketak egin ostean, fruta zuritu eta brotxeta goxo-goxoak prestatu ditugu ikasle eta irakasle guztiontzat.
Eskerrik asko Axel, Aner, Paule, Ekhi, Oliver, Araitz, Nahia eta Laia!
Estimazioak eta alderaketak egin ostean, fruta zuritu eta brotxeta goxo-goxoak prestatu ditugu ikasle eta irakasle guztiontzat.
Eskerrik asko Axel, Aner, Paule, Ekhi, Oliver, Araitz, Nahia eta Laia!
2019-11-19
2019-11-18
Berritsu irratia, 31. irratsaioa
31. irratsaioa, Arkaitz, Eñaut, Aiara, Urko, Denis, Aiert, Izar, Oihan, Maren eta Laiak prestatu dute, hainbat atalen artean, Elkano Fundazioko Rafa Zulaika eta Aranzadi elkarteko astronoma den Virginia García elkarrizketatu ditugu, dakizuen bezala, itsasoa gaia lantzen ari baikara. Virginiak, Pottoka belauntziak egindako bidaiaren zati batean parte hartu du eta bertan bizitutakoa kontatzera etorri da, eta Rafa berriz, Elkanori buruz aditu bat da.
2019-11-15
2019-11-14
2019-11-13
2019-11-12
2019-11-11
Ur gazia Itsasoan
Nahi al duzue jakin zergatik den itsasoko ura gazia? ikusi Anderrek egindako lanaren aurkezpena
Ander Arruabarrena
2019-11-08
Juan Sebastian Elkano
Jakin nahi al duzue nor zen Juan Sebastian Elkano? Ikusi ezazue Peruk egindako lana
2019-11-07
Itsasoko Landareak
Larrosak, krabelinak eta margaritak ezagutzen ditugu, baina itsasoko landareak?
Egilea: Julen Zubillaga
2019-11-06
Euskal Balea
Bale asko daude, baina Euskal Balea bakarra. Hemen Ekiñek Itsasoaren proiektuarekin egindako lana
2019-11-05
REFUGEES (Errefuxiatuak). LH 5-6, BSZ
Kaixo,
azken bi asteetan errefuxiatu eta migranteen gaian murgildurik gabiltza LH5-6 ko ikasleok, gaur egungo gaia izanik, zer ote diren, nondik datozen, zergatik...jakin nahian. Horretarako, eztabaidan murgildu gara, eta ideia desberdinak irten dute gelan. Ideiak pixka bat argitu dizkigun bideo bat ikusi dugu ondoren, errefuxiatuei buruzko informazioa eman diguna, ingelesez. Zalantzak argitu ondoren, taldeka, bideotik aukeratu dugun ideia bat isladatuz, marrazki bana egin dugu. Azkenik, blogera igo ditugu hauek, eta bakoitzean isladatu nahi izan dugun ideia azaldu dugu hitzez:
1-Eñaut eta Eneko:
3- Xela, Ekiñe eta Peru:

Irudi honetan, atzeko aldean pertsona asko ikusi ahal ditugu. Horiek errefuxiatuak dira, eta kexu dira. Militarrek ez diete uzten pasatzen, baina paperak erakutsi dizkiete eta orduan utzi egin diete autobusera igotzen, hortik beste herrialde batera joateko.
2-Denis, Ander, Julen, Aiert eta Markel:
Zenbait herrialdetan, erlijio, sexu joera edo iritzi desberdineko pertsonak direlako kartzelara sartzen dituzte, eta bertan jipoitu edota akabatu ere egiten dituzte.
Errefuxiatuak beraien herrialdea eta etxea atzean uztera derrigortuak izan diren pertsonak dira. Hauek herria uzteko, kontrolak eta mugak pasa behar dituzte, eta hau askotan ez da erraza izaten. Gertatzen da paperak ez dituztenek herrialdea ezin utzi izatea. Paperak dituztenak pasatzen dira beste herrialde batera, han segurtasuna eta lasaitasuna topatzeko esperantzan.
2019-11-04
REFUGEES (Errefuxiatuak). LH 4, BSZ
Kaixo,
1- Laia, Oihan, Xuhar eta Uxue:
Jendea zegoen herri bateko etxeetan, eta militarrak heldu ziren bat-batean herria suntsitzera. Orduan, gerra hasi zen. Batzuk kartzelara eraman zituzten desberdinak izateagatik, eta gaizki tratatu zituzten bertan. Beste batzuk, herrialde horretatik alde egiten saiatu ziren.
azken bi asteetan errefuxiatu eta migranteen gaian murgildurik gabiltza LH4 ko ikasleok, gaur egungo gaia izanik, zer ote diren, nondik datozen, zergatik...jakin nahian. Horretarako, eztabaidan murgildu gara, eta ideia desberdinak irten dute gelan. Ideiak pixka bat argitu dizkigun bideo bat ikusi dugu ondoren, errefuxiatuei buruzko informazioa eman diguna, ingelesez. Zalantzak argitu ondoren, taldeka, bideotik aukeratu dugun ideia bat isladatuz, marrazki bana egin dugu. Azkenik, blogera igo ditugu hauek, eta bakoitzean isladatu nahi izan dugun ideia azaldu dugu hitzez:
1- Laia, Oihan, Xuhar eta Uxue:
Marrazki honetan isladatu nahi dugu nola lehen ondo eta lasai bizi ziren senar-emazteak, militarrak heldu eta gero zeinen gaizki pasa zuten bonbak eta botatzen hasi zitzaizkielako. Honen ondorioz, alde egin beharra izan zuten, beraien gauza garrantzitusenak atzera utzi behar izan zituztelarik. Hartu zituen herrialde berrian, hutsetik hasi behar izan zuten dena.
2- Nora, Ugaitz, Arkaitz eta Amets:
Familia bat bere etxean dago eta bonbak botatzen hasten dira airetik. Gerra etorri da. Kristalak puskatzen dira etxean, eta alde egin beharra dute. Beraien herrialdea utzi eta beste herrialde batera doaz. Herrialde berri horretan beraien bizimodua berriz hasten saiatuko dira.
3- Urko, Izar, Xabat eta Mattin:
AMAIAREKIN ELKANOREN BIDAIA EZAGUTZEN
2019-10-31
Virginia eta Rafaren bisita
Gaur goizean Rafa Zulaika eta Virginia Garcia guregana etorri dira hitzaldi bat ematera.
Kafak Elkano fundazioari buruz Hitz egin digu, eta Virginiak berriz Getaria eta Sevilla arteko bidaiari buruz.
Aurrenik elkarrizketa bat egin diogu eta ondoren galdera batzuk.
Raffak esandako guztitik, honako gauzekin gelditu gara:
- Elkanok bere bidaian, esaten dutenez, Patagoniatik gertu zeudenean pinguinoak jan zituzten.
- Elkano eta bere tripulazio kideak lurralde ezezagun batera iristean, bertakoen hizkuntza ez zuten ulertzen eta orduan keinuz komunikatzen ziren.
Virginiak esandakoaren artean, honekin gelditu gara:
- Egun batean oso eguraldi txarra egiten zuen. Xabiri (tripulazioko kide bat)San Lucas de Barramedan zeudela, makarroiak egitea bururatu zitzaion. Platerak falta zirenez banatu behar izan zituzten, eta olatu asko zeudenez Charles Chaplin pelikulan bezala platerak alde batik bestera joaten ziren.
- Itsasontziak duen forma oso garrantzitsua dela flotatzeko.
- Gauean hotz asko egiten zuen.
- Gauean izurdeak ikusi zituzten .
Oso hizketaldi interesgarria izan da, asko ikasi dugu beraiekin!
2019-10-21
Berritsu irratia, 30. emanaldia
Ikasturteko lehenengo irratsaioa, zenbaki borobilarekin hasi dugu, 30.a hain zuzen ere! 30 irratsaio, elkarrizketa, lehiaketa, diskoen eskaintza....
Hemen duzue Amets, Jone, Laia, Oliver, Mattin, Ander, Ekiñe, Nora, Eneko, Ugaitz eta Julenek egindako lana. Dakizuen moduan, irakasle berriak ditugu eta Anderrek eta Mattinek elkarrizketatu dituzte, bestetik, Julenek eta Enekok, English Cornerren atalean, gure speaker den Michaeli ere hainbat galdera egin dizkiote. Espero dugu zuen gustokoa izatea.
Zorionak guztioi eta jarrai dezagun beste 30 irratsaio egiten!

2019-10-16
Amets Bat
Atzo Zubietan izan ginen eskolako 4., 5. eta 6. mailakoak Amets Baten eskutik. Hona hemen atzoko eguneko laburpen txiki bat.
- Elgoibarreko lagunak egin genituen.
- Entrenamendu txikia egin genuen.
- Zubietako instalakuntzak ikusi genituen
- Emozio asko izan genuen entrenamendua ikustean
- Jokalarien sinadurak lortu genituen.
- Nesken eta mutilen entrenamendua ikusi genuen.
- Nesken eta mutilen entrenamendua ikusi genuen.
- Igor Zubeldia eta Nuria Mendozari galderak egin genizkien. .
- Txurdin ezagutu genuen.
- Bazkaldu ondoren futbolean aritu ginen
- Igandeko partidurako sarrerak eman zizkiguten.
Gehien gustatu zitzaiguna:
- Jokalariekin egotea.
- Txurdin ezagutzea eta bere atzetik korrika egitea gustatu zitzaigun.
- Igandeko partidarako sarrerak lortzea.
2019-10-15
BASOESKOLAKO HITZALDIA
Ostegun honetan, urriak 17an, arratsaldeko 16:15tan "Basoeskola" proiektuko kideak etorriko dira gure eskolara ekimen polit honen inguruko informazioa ematera. Gure zalantzak argitzeko eta "Basoeskola" zertan datzan ezagutzeko aurkera izango dugu.
Animatu zaitezte!
2019-10-01
Piraten Etxea
Urtero bezala, ikasturte hasierarekin batera, aurten ere barntegira joan gara. Pasai Donibanen dagoen Piraten Etxera joan gara oraingoan eta bertan itsas munduan murgildu gara. Pasai San Pedron dagoen Albaola bisitatu dugu, bertara joateko txalupa hartuta. Frogen bitartez piraten mapa lortuta Altxorra bilatu dugu eta azkenik piratak bihurtuaz bueltatu gara Adunara. Izugarri ondo pasa dugu, nahi al duzue ikusi?
2019-09-25
Itsasoa lantzen ari gara eta konturatu gara asko kutsatzen dugula, horregatik zaborra biltzera joan gara.
Aduna eta Villabona lotzen duen errepidea garbitu dugu.
Mesedez eskatzen dizuegu zaborra lurrera ez botatzea.
Guk ere hori egingo dugu hemendik aurrera.
12 Txapeldunak gelakoak eta jasotako zaborra.
2019-09-20
Bizikleta Martxa
Mugikortasun Astea dela eta, egitasmoarekin bat eginiz gaur ere Zizurkilera joan gara bizikletaz. Aurrena, Sorabillaraino joan gara eta bueltakoan bidetik aurretik moztu diguten errepide zatian paratxutarekin jolastu gara. Bidea jarraituz, Zizurkilera joan gara eta Zubimuxun Villabona eta Zizurkilgo ikasleekin jolas batzuk egin ditugu. Hona hemen gaurko irudiak.
Jolas Kooperatiboak
Ikasturte hasieran egiten dugun moduan, aurten ere Jolas Kooperatiboak egin ditugu. Jolas hauen bitartez, talde kohesioa, elkar errespetua.... lantzea eta ondo pasatzea da gure helburua. Ikusi zeinen ondo ibili garen!
Basopeta
Ikasturte berriari hasiera emateko, ohiturari jarraituz, aurten ere Basopetan izan gara. Eguraldia lagun izanik, primeran ibili gara etxolak egiten, skylane sokarekin, natura aztertuz...
2019-06-26
SURF EGUAN ZARAUTZEN
Aurten naiz eta eguraldiak ez asko lagundu primeran pasa dugu. Ikasturteari amaiera emateko egun ezin hobea gaurkoa ere!!!
2019-06-17
ADUNA FUNNY SCHETCH
Civic Values are the values we learn to respect as citizens.
Civic Values in Aduna school 2019
Civic Values in Aduna school 2019
2019-05-14
MARRUBIAK
Baratzako lehenengo marrubiak jan ditugu, goxo-goxo daude ba!Lanean ere aritu gara ,kalabazina eta letxu batzuk landatu ditugu. Eguraldi ona ederki aprobetxatu dugu.
2019-05-06
Literatura Asteko irudiak
Kaixo denoi!
Dakizuen bezala, pasa zaigun astean zehar Literatura Astea ospatu genuen. Hainbat ekintza aurrera eraman genituen, eta bertako irudiak jarraian duzuen bideotxoan duzue ikusgai.
Dakizuen bezala, pasa zaigun astean zehar Literatura Astea ospatu genuen. Hainbat ekintza aurrera eraman genituen, eta bertako irudiak jarraian duzuen bideotxoan duzue ikusgai.
2019-05-02
Literatura Maratoia
Dakizuen bezala, aste honetan Literatura Astea ospatzen ari gara, eta antolaturiko ekintzen artean, Literatura Maratoia antolatu dugu. Hau gaurko egunean eraman dugu aurrera. Eskolako ikasleek hainbat ipuin, asmakizun edota pasadizo irratian irakurri eta kontatu dizkigute. Hemen duzue errepikapena berriz ere entzun nahiko bazenute.
2019-04-30
Literatura Astea

Gaur berriz, Galtzagorriren Liburuen Altxorra kalera atera eta bikoteka bata besteari ipuinak kontatu dizkiete. Eguraldiak eta guzti lagundu digu, udaberriko primerako eguna izan dugu!
Ostegunerako ere, baditugu hainbat ekintza antolatuta, hala nola, Literatur Maratoia eta Liburu Azoka Txikia. Maratoia, goizean zehar, eskolako ikasleek irratitik ipuin desberdinak irakurri edota kontatuko dituzte, beraz, erne eta adi ibili!!
Azoka berriz, zuek etxetik ekarritako liburuak eskolako atarian salgai jarriko ditugu. Bertan ateratako dirua Segundo Montesera bidaliko dugu.
Animatu zaitezte etortzera, baliteke liburuen artea altxorren bat topatzea.
Eta astea ondo bukatzeko, ostiralean, Lupe Lekuona ipuin kontalaria etorriko da Lehen Hezkuntzako ikasleei hainbat ipuin kontatzera.
Ikusten duzuenez, astea hizkiz eta ekintzaz beteta daukagu!
2019-04-12
Zirkorrika Adunan 2019
Gaur arratsaldean korrika antolatu dugu herrian eta oso ondo pasa dugu gainera. Indarrak geratu zaizkionak gaur gauean (goizeko 3etan) parte hartu dezake berriz korrikan. Animo!!!
Europarekin jolasean
Nagusien gelakoak, hiruhileko honetan Europa ikasten aritu dira. Bertako lurraldeak eta hiriburuak ikasteko, honako jolasa sortu dute. Aspaldiko "Konekta" jolasa modernizatu egin dute Makey-makey erabilita, txapakume xafla, kableak eta beraien sormena. Hemen dituzue prozesuaren argazkiak baita nola egin zuteneko kontakizuna.
Izugarrizko lana egin dute, benetan txalogarria!
Norbaitek jolasteko ogoa baldin badu, etorri lasai eskolara, gonbidatuta zaudete!
Izugarrizko lana egin dute, benetan txalogarria!
Norbaitek jolasteko ogoa baldin badu, etorri lasai eskolara, gonbidatuta zaudete!
2019-04-10
Time for bed
When it’s time for bed,
I have a shower
And put my pyjamas on.
I wash my face
and I clean my teeth.
Then we go to bed
And we go to sleep.
When it’s time for bed,
I have a shower
And put my pyjamas on.
I wash my face
And I clean my teeth.
Then we go to bed.
But we don’t go to sleep.
No, we don’t go to sleep.
We read a book!
I have a shower
And put my pyjamas on.
I wash my face
and I clean my teeth.
Then we go to bed
And we go to sleep.
I have a shower
And put my pyjamas on.
I wash my face
And I clean my teeth.
Then we go to bed.
But we don’t go to sleep.
No, we don’t go to sleep.
We read a book!
2019-04-05
Berritsu irratia 28. emanaldia
Amaia, Xabat, Izaro, Xuhar, Uxue, Inhar, Eneko eta Anderri egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Ainhoa Artolazabal txirrindularia elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.
![]() |
Ainhoa Artolazabal ikasleekin |
2019-03-28
Mural pintaketa prestatzen
Adunako eskolak ere parte hartu nahi izan du larunbatean izango den mural pintaketa prestatzen.
Oso pozik eta gustura aritu gara borobil erraldoi hau moreaz margotzen.
Oso pozik eta gustura aritu gara borobil erraldoi hau moreaz margotzen.
2019-03-20
2019-03-15
GURE DANIO ZAINTZEN
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)