Urtero bezala, ikasturte hasierarekin batera, aurten ere barntegira joan gara. Pasai Donibanen dagoen Piraten Etxera joan gara oraingoan eta bertan itsas munduan murgildu gara. Pasai San Pedron dagoen Albaola bisitatu dugu, bertara joateko txalupa hartuta. Frogen bitartez piraten mapa lortuta Altxorra bilatu dugu eta azkenik piratak bihurtuaz bueltatu gara Adunara. Izugarri ondo pasa dugu, nahi al duzue ikusi?
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.
Zein guap@k gure piratak!!! Ederki pasa zenuten bata besteari aurpegiak eta tabletak margotzen!!!
ErantzunEzabatu