2023-02-27

INAUTERIAK 2023

Otsailaren 17an, arratsaldez, Aduna herria mozorroz, kolorez, musikaz eta dantzaz alaitu genituen. 
GORA INAUTERIAK!



2023-02-15

 

Biomagunera irteera                                                                                                                2023/2/13, astelehena.                      

           

Pasa den astelehenean, 9:30etan, autobusa bila etorri zitzaigun, bertan sartu ginen eta Donostiako Biomagune zientzia gunera  joan ginen. Iritsitakoan, barrura joan eta neska batek zer egingo genuen azaldu zigun. Gero, taldetan banatu gintuzten eta esperimentu batzuk erakutsi zizkiguten. Esperimentu batzuk egindakoan, hamaiketakoa jatera joan ginen. Hamaiketakoa ziztu bizian jandakoan, berriro ere, barrura sartu ginen eta galdera jolas bat egin genuen. Galderak ondo egiten genituenean gominolak banatzen zituzten. Galdera jolasa bukatu ondoren, sobratutako gominolak banatu zizkiguten. Gominolak banatu ondoren, esperimentu tresnak zituen kaxa bat oparitu ziguten bakoitzari. Ondoren, txapak eta esperimentuen horriak banatu zizkiguten. Bueltarako, berriro ere, autobusa hartu eta Adunara itzuli ginen. Hori izan zen Biomagunean egin genuena.     

 

                                                                                                                                                                                                                                                              Fantastikoen Irteera

   

2023-02-10

Iñauteritako amaiera dantza

 Kaixo lagunok!! 

Iñauteriak ate joka ditugu, mozorroak prestatu al dituzue? Gu jo ta su gabiltza Iñauteri festa antolatzen. Dagoeneko egitaraua prest dugu, betiko kalejira egingo dugu geldialdiekin. Geldiguneetan dantza batzuk dantzatu ostean, eguraldiak laguntzen badigu, herriko plazan bukatu dugu eta festari amaiera emateko, azken dantza prestatu dugu. Hemen azpian duzue etxean  entsaiatu eta gurekin dantzatzeko.  Guri ilusio haundia egiten digu, animatu zaitezte!




2023-02-06

45. irratsaioa

 Hemen duzue 45. irratsaioa entzungai. Oraingo honetan, Beñat Gaztelumendiri egindako elkarrizketa, txisteak eta asmakizunak dituzue besteen artean. Gozatu!