Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2014

Robotika lantzen

Hasi gara Scratch bidez robotika programazioaren lehen pausoak ematen. Hemen lehen eguneko saiakera bat ikus dezakezue. Ikaskidetza.org webgunean ikus ahal izango duzue ekimen honi buruzko ideia. Haiei esker Lego Wedo materiala eskolan edukitzeko aukera izan dugu eta lanean jardun. Hainbat eskolak parte hartzen dugu eta twiterren bidez jarrai dezakezue #ikaskidetza1314 edo #epsarea hashtag-a erabiliz sarera igotako video eta argazkiak ikusteko.

Herriko ohiturak landuz...

Aste honetan hainbat guraso eta herritar Adunako ohitura batzuei buruz jardun dira eskolan. Alde batetik, Santa Agedako koplak abestu dira; eta bestetik, Axeri dantzaren historia eta pausoak ikasi dira. Ikasle eta irakasleok asko gozatu eta eskertu dugu guraso eta herritarrek egindako ekarpena. Mila esker Arantxa, Gregorio, Jon Ander, Xabier eta Joxe Mari!!

Zorionak, Ane!!!

 Ane Sarasolak aurtengo Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako 2. Saria lortu du “Matematika hezurra” ipuinarekin. Zorionak! Ea literatura ibilbide luze baten atarian zauden eta irakurgai eder asko eskaintzen diguzun!