Saltatu eta joan eduki nagusira

Herriko ohiturak landuz...

Aste honetan hainbat guraso eta herritar Adunako ohitura batzuei buruz jardun dira eskolan. Alde batetik, Santa Agedako koplak abestu dira; eta bestetik, Axeri dantzaren historia eta pausoak ikasi dira. Ikasle eta irakasleok asko gozatu eta eskertu dugu guraso eta herritarrek egindako ekarpena.

Mila esker Arantxa, Gregorio, Jon Ander, Xabier eta Joxe Mari!!




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KEZKAMUXELAK

GURE PANPINTXO MAITAGARRIAK.

BERRITSU IRRATIA 4. emanaldia

Ugaitz, Eneko, Markel, Aiora, Asier, Peru C., Irati, Denis, Eñaut, Amaia eta Peru Sarasola izan dira 4. irratsaioa prestatu dutenak. Gure artera Miguel Angel Irazabalbeitia gure eskola egin zuen arkitektoa gonbidatu dugu. Elkarrizketaz gain beste hainbat txoko gustagarri ere izan ditugu: Eskolako zipriztinak, diskoen eskaintza, English corner, txisteak eta lehiaketa. Oso polita atera zaigu eta disfrutatu gure Berritsu irratiarekin!!!

BA AL DAKIZU NOLA DEITZEN DIREN?

AURREKO ARRATSALDEAN HONAKO FRUITU HAUEK BILDU GENITUEN; GAZTAINAK ETA INTXAURRAK. JAKINGO AL ZENUKE ESATEN NOLA IZENA DUTEN FRUITU HAUEN KANPOKO AZALEK?   HURRENGO ASTEAN ERANTZUNAK EMANGO DIZKIZUGU.   KAIXO LAGUNOK: AURREKO ASTEAN AGINDU BEZALA, HEMENTXE GAUDE ERANTZUNAK EMATEKO PREST! GAZTAINARENA MORKOTSA DA ETA INTXAURRARENA ZOKOTENA. GOZATU UDAZKENEAN FRUITU GOXO HAUEKIN!