Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2022

Txorrotan Dantzan

  Urtero bezala, Etib Maratoiarekin bat egiten dugu. Aurtengo egitasmoak  ELA alboko esklerosi amiotrofikoa bistaratzea eta horren ikerketa bultzatzea du helburu eta honengatik bustitzea proposatzen dute.  Gure inguruan dauden eta holako arrakasta duten txorrotan ELArengatik busti egin gara. Hemen duzue mimo handiz egindako bideoa. Espero dugu, guk grabatzen gozatu dugun bezain beste gustatzea.  

Eureka Zientzia museoa

Hiruhileko honetan lantzen ari garen gaiaren harira  ostiralean Eureka Zientzia museoan izan ginen. Bertan, bi tailer egin genituen zientziaren inguruan eta gero museotik ibili ginen bertan dauden tramankuluak ezagutuz eta zientziarekin jolasean.  Oraingoan eguraldiak  ez zigunez lagundu, bazkaltzera herrira bueltatu ginen eta arratsaldean, palomitak janez pelikula bat ikusi genuen.  Horrela bai astea bukatu! 

Berritsu irratia

 Berritu irratia berriro ere martxan da!  Ostiral honetan, betiko ordutegian eta betiko sintonian ikasturte honetako lehenengo emanaldia izango duzue entzugai. Mimo handiz prestatutako irratsaioa da, ez galdu! 

FRUTA EGUNA

Pasa den asteazkenean, lh3 eta lh4ko ikasleei tokatu zitzaigun fruta egunaren prestaketa egitea. Lehendabizi, fruta erostera joan ginen Adunako merkatura.Ondoren, gelara igo ginen eta fruta zuritu eta zatitu egin genuen. Gero brotxetak prestatu genituen. Azkenik, brotxetak patio garaian banatu genituen. Egileak:Ainhoa eta Axel

Gau Beltza

Gau Beltzaren eguna azaroaren 28an eskolan ospatu genuen. Kalabazak hustu genituen gelan eta arratsaldean,  makil dantza dantzatu genuen frontoian. Jaialdiari amaiera emateko gaztain erreak jan genituen. Hemen duzue eguneko bideoa.    Egileak: Unax, Alaine eta Irai.

ESPERIMENTU BELDUUUUUUUUUURGARRIAK

  . GAU BELTZAREN EGUNEAN ESPERIMENTUAK EGIN GENITUEN. MATERIALA ETA PRODUKTU DESBERDINAK ERABILIZ ERREAKZIO KIMIKO DESBERDINAK SORTZEN DIRELA IKASTEKO AUKERA IZAN GENUEN. EGILEAK: IRAI,ALAINE ETA UNAX

Xanduli Manduli

  Pasa den astean Xanduli Manduli ekitaldian parte hartu genuen. Itziarrek beldurrezko istorioak kontatu zizkigun.Intxaur mantseroen eta zezen gorriaren istoriak entzun genituen elizako atarian. Egileak: Alaine,Irai eta Unax