We have been working hard to make to films in teh English classes, with Brenden's help.
Here you can watch THE LOST CHILD and POOR TEACHER.
Enjoy them with popcorn, if you want!
We have been working hard to make to films in teh English classes, with Brenden's help.
Here you can watch THE LOST CHILD and POOR TEACHER.
Enjoy them with popcorn, if you want!
Atzo, urtero bezala bizikleta martxa egin genuen.
LH3.mailatik LH6.mailara Asteasura joan ginen. Hiru ordu laurdeneko martxa egin genuen.
Iritsitakoan parkean eta frontoian ibili ginen eta han pasa genuen goiz osoa.
Eguerdian Adunara bueltatu ginen bazkaltzera.
Primeran pasa genuen!!
Egilea: Nahia G.
Asteazken arratsaldean, Reale Arenan bazkaldu ondoren, Chillida Leku museora joan ginen.
Gauza asko ikasi genituen: erabiltzen zituen materialak, forma desberdinen esanahiak, hutsuneen garrantzia Chillidaren eskulturetan....
Bukatzeko talde jolas batzuk egin genituen.
Eskola Txikietako festaren LOGO LEHIAKETA!!
Ekaianren 11ean Lizartzan izango da ikasturte honetako Eskola Txikietako festa, eta datorren urtean, Adunan! Horretarako, Adunako Basopeta guraso elkarteak logo- lehiaketa antolatu du 2024an Adunan ospatuko den Eskola Txikien Festarako irudi gisa erabiltzeko.
Marrazki- edo margotze-teknikak eta tresnak askatasun osoz erabil daitezke. Jarraian lehiketaren oinarriak daude.
Logoa aurkezteko azken eguna: ekainaren 5a izango da (berau barne).
Saria, 60€ko opari txartela Villabonako Eizmendi kirol-dendan.
Animatu parte hartzera!!
Ostegun honetan Aizpea Goenagaren bisita izan genuen. Antzerki bat nola prestatzen den erakutsi zigun. Ahotsa eta tonua duten garrantziaz hitz egin zigun ere.
Mila esker etortzeagatik!
Egileak: Xabat eta Alain
Aste honetan basora joan gara eta Literatur astea aitzaki harturik, bertan ipuina kontatu dugu. Eguzkia lagun izan dugu eta asko gozatu dugu istorioarekin!
Literatur astea dela eta, atzo arratsaldean markaorriak egin genituen talde anitzetan. Giro paregabea aprobetxatuz kalera irten ginen sormena martxan jartzera. Markaorri politak atera zitzaizkigun eta dagoeneko liburuetan erabiltzen hasi gara!
INSPIRA STEAM:
Kaixo! Gu Fantastikoak gara eta gelan landu ditugun Inspira Steam –eko sei saio laburrean azalduko dizkizuegu.
Susanarekin emakume zientzialariak oinarri hartuta zientzia eta estereotipoak landu ditugu.
Sei saio izan ditugu. Saio hauetan zehar, Inspira STEAM zer den landu dugu, emakume zientzilariek historian zehar eta gaur egun duten garrantziaz ohartu gara, dauden estereotipoak hausnartu ditugu eta zientzia egin dugu.
Oso interesgarria iruditu zaigu ez genekizkien gauzak ikasi ditugulako.
Fantastikoak
Kaixo Adunako ikasleak!
Fantastikoak gara.
Gaur kontatu behar dizuguena, Ikerrek matematikako klasea eman zigula da. Berak prestatutako bingo jolasan jolastu ginen, baina ez zen bingo arrunt bat, bingoa zatiketa eta biderketei buruz izan zen. Ateratzen zituen biderketa edo zatiketen erantzunak genituen eta guk paperan esaten zituen zatiketa edo biderketa horien erantzuna baldin bageneukan markatu egin behar genuen.
Bingo egiten zuenak txupatxus bat lortzen zuen.
Oso ondo pasa genuen Ikerrek prestatutako klasearekin.
Eskerrik asko Iker!!!
Fantastikoak.
HIRUHILEKO HONETAN LANBIDEAK LANDU DITUGU ETA GURASOEI LAGUNTZA ESKATU DIEGU LIBURUXKA OSATZEKO.
OSO POLITA GELDITU ZAIGU.
MILA ESKER GURASO GUZTIEI!
Atzo, martxoaren 21ean, Anoetara joan ginen Otero pilotagilearen lanbidea ezagutzera. Bertan, bere lantokia ezagutzeaz aparte, pilotak pausoz pauso nola egiten diren ikasi genuen. Ondoren, Anoeta herria ezagutzeko aukera ere izan genuen. GORA PILOTAGILEAK!
PASA DEN OSTIRALEAN TOLOSAN EGON GINEN KIROL TOPAKETAN. BESTE ESKOLA TXIKIETAKO IKASLEEKIN TXOKO DESBERDINETAN EGON GINEN ETA BAKOITZEAN JOKU EDO KIROL DESBERDINAK PRAKTIKATU GENITUEN. PRIMERAN PASA GENUEN ETA BERRIRO ERREPIKATZEKO MODUKOA IZAN ZEN ESPERIENTZIA.
EGILEAK: NAHIA, AIARA ETA LAIA
ASTELEHEN HONETAN PORROTXEN BISITA IZAN DUGU. BIZIPOZA ELKARTEA ZER DEN AZALDU DIGU ETA PRIMERAN PASA DUGU EGINDAKO JARDUEREKIN.
ETA ZURETZAT ZER DA BIZIPOZA?
LAIA,EGOI ETA OIHAN
Aste Morean sartu gara eta ondo hasteko asteazkenean egingo dugun Lilatoirako kamisetak margotu ditugu. Eguzki goxoa eta musikarekin, giro apartaz gozatzeko aukera izan dugu kamisetak apaindu bitartean.
Atarira bisita LH 5-6
Martxoak 3an LH 5-6ko ikasleak ataria erredakzioa bisitatzera joan ziren.
Joateko, Adunatik Zizurkilera oinez joan ziren eta Zizurkilen trena hartu zuten Tolosara.
Atarira iritxitakoan, bisitarekin hasi ziren.
Lehenengo, erreadakziora joan ziren ikasleak, emakume batek langileak aurkeztu zizkien.
Gero, sala txiki batera joan ziren. Sala horretan emakumeak (Rebekak) nola lan egiten duten eta zeinek egiten duen lan bakoitza azaldu zien.
Azalpena eta geroxeago, atariko web orrian ikasleak egon zirela argitaratu zuten.
Ondoren, bi talde egin zituzten, tald bat hamaiketakoa egitera joan ziren sala txikira eta beste taldea irratira joan ziren beraien burua aurkezteko eta jolas bat egiteko.
Jolasa:
Taldean sei ikasle ziren eta sei horiek erditik banatu ziren. Talde bati bost galdera egin zizkieten.
Matematika, asmakizunak eta hizkuntzari buruz ziren galderak.
Horrela, talde guztiekin egin zuten.
Jolasean, talde guztiek berdin asmatu zituzten galderak eta bukaeran talde guztiei galdera bat egin zieten eta berriro denek berdindu egin zuten.
Bisita jolasarekin bukatu zen eta taldeko argazki bat egin zuten, gero treneko bidea hartu zuten.
Adunako ikasleek oso ondo pasa zuten eta benetan errepikatzeko moduko plana da.
Badator EMAKUMEAREN eguna!!
LH 5-6 mailakoek primerako hasiera eman diote astelehenari, asteari eta hauekin batera emakumearen eguna oinarri duen eskolan antolatu den aste moreari. Horren inguruan, gaur, Inspira Steam saioan, emakume zientzialari ezberdinak ezagutu dituzte eta hauek historian zehar euren asmakuntzekin gizarteari eginiko ekarpenak aztertu diztuzte. Hauen paperak zer nolako garrantzia duen jabetu dira eta hori ezagutzera emateko euren pankartak sortu eta gelatik eskolara atera dituzte.
Biomagunera irteera 2023/2/13, astelehena.
Pasa den astelehenean, 9:30etan, autobusa bila
etorri zitzaigun, bertan sartu ginen eta Donostiako Biomagune zientzia gunera joan
ginen. Iritsitakoan, barrura joan eta neska batek zer egingo genuen azaldu
zigun. Gero, taldetan banatu gintuzten eta esperimentu batzuk erakutsi zizkiguten. Esperimentu
batzuk egindakoan, hamaiketakoa jatera joan ginen. Hamaiketakoa ziztu bizian jandakoan,
berriro ere, barrura sartu ginen eta galdera jolas bat egin genuen. Galderak ondo
egiten genituenean gominolak banatzen zituzten. Galdera jolasa bukatu ondoren,
sobratutako gominolak banatu zizkiguten. Gominolak banatu ondoren, esperimentu
tresnak zituen kaxa bat oparitu ziguten bakoitzari. Ondoren, txapak eta
esperimentuen horriak banatu zizkiguten. Bueltarako, berriro ere, autobusa
hartu eta Adunara itzuli ginen. Hori izan zen Biomagunean egin
genuena.
Fantastikoen Irteera
Kaixo lagunok!!
Iñauteriak ate joka ditugu, mozorroak prestatu al dituzue? Gu jo ta su gabiltza Iñauteri festa antolatzen. Dagoeneko egitaraua prest dugu, betiko kalejira egingo dugu geldialdiekin. Geldiguneetan dantza batzuk dantzatu ostean, eguraldiak laguntzen badigu, herriko plazan bukatu dugu eta festari amaiera emateko, azken dantza prestatu dugu. Hemen azpian duzue etxean entsaiatu eta gurekin dantzatzeko. Guri ilusio haundia egiten digu, animatu zaitezte!
Hemen duzue 45. irratsaioa entzungai. Oraingo honetan, Beñat Gaztelumendiri egindako elkarrizketa, txisteak eta asmakizunak dituzue besteen artean. Gozatu!
Hello everybody!!
It is Friday, and today we finish our stay here, in Beire. It has been a great week, we have made a lot of new friends and learnt a lot of English, too!
We can't wait to see you again and tell you all the adventures we had here!!
See you soon!!
Hello!
We are already in Beire, having a great time! We are doing lots of things every day and learning a lot of English. It is cold and sunny!
See you soon!
ASTEAZKEN GOIZEAN SARRERAN BILDU GINEN ETA IÑAUTERIAK NOLA OSPATU NAHI DITUGUN DENON ARTEAN ERABAKI GENUEN.
ATERA ZEN ERABAKIA:
- ETXEKO MOZORROEKIN ETORRI
-TALDE ANITZETAN ELKARTU
-DANTZAK EGIN
EGILEAK: ALEX ETA LIHER