Saltatu eta joan eduki nagusira

Gau Beltza

 Urtero bezala, aurten ere Gau Beltza ospatu dugu. Talde anitzetan kalabazak hustu eta aurpegi beldurgarriak egin eta gero, Adunatik ginkana beldurgarri batean parte hartu dugu. Herriko 5 toki ezberdinetan irakasleak izkutaturik zeuden udazkeneko fruitu ezberdinekin. Beraiengana joan gara eta pasahitz sekretua esan eta asmatu ondoren, froga bat egin dugu eta sari moduan sagarrak, intxaurrak, urrak, mandarinak edo gaztainak jaso ditugu. 



Arratsaldean mozorrotu egin gara eta desfile beldurgarri bat egin eta gero, gure beldurrak erre ditugu, eta dantzatu ostean, gurasoek prestatutako gaztain erreak jan ditugu. 




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

JANGELA

2021/2022 ikasturtean, Adunako eskolan jangelan bazkaltzen geratzen direnean ABENDUKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

BERRITSU IRRATIA 16.emanaldia

Gaurkoa izan da, ikasturte honetan egin dugun azken irratsaioa. Aiert, Julen, Ander, Markel, Alaitz, Lander, Ibai eta Amaiari egokitu zaigu gaur irratsaioa egitea. Bixente Gaorostidi bertsolariari egin diogu elkarrizketa. Gainera, gaur zozketa egin dugu eta horren aitzakian lehiaketan parte hartu dutenen arteko zozketen irabazleak zeintzuk diren ere esan ditugu. Gabonei zuzendutako irratsaioa izan da gaurkoa. Entzun ea gustatzen zaizuen!!! Bixente Gorostidi eta ikasleak

KEZKAMUXELAK

GURE PANPINTXO MAITAGARRIAK.