2018-09-28

Igartubeiti baserrira

Gaur goizean autobusa hartu eta Ezkiora joan gara. Bertan, Igartubeitiako baserria ikusi eta xaboia ere egin dugu. Ikusi, ikusi zer ondo pasa degun!

2018-09-21

Adunatarrak kotxerik gabeko eguna errebindikatzen

Aurten ere 3., 4., 5. eta 6. mailakoak eskolatik atera eta bizikletan gozatu ederra hartu dugu. Zizurkilen eta Billabonan beste eskolako ikasleekin elkartu gara eta oso ondo pasa dugu.  Hamaiketako goxo bat ere eman digute: Gazta bokadiloa, sagar zukua eta sagarra.
Inbidia pixka bat pasa nahi baduzue, honako bideo hauek ikusi!!!

2018-09-19

Basopeta eguna

Asteazkenean, urtero bezala, bero handia egin arren, ikasturteko lehen txangoa egin genuen. Txabolak egiten eta elkarrekin hartuemanak sendotzen primeran ibili ginen.

2018-09-18

Baratzaren laguntzaileak

Kaixo blogariak!
 Ikasturte berria eta talde berria. Aurrena, gure burua aurkeztuko dugu, ez zaizue iruditzen?  Gu Adunantxoak gara, 3. ziklokoak, eskolako nagusienak. Gogotsu eta asmo berriekin hasi dugu ikasturtea, baratzari errepaso bat eginez!

Baratzaren laguntzaile bihurtuta jarraian duzuen liburuxkan ikus ditzakezue gaur goizean egindako azterketa, ikusi ditugun arazoak eta gure aldetik ditugun hobetzeko proposamenak ere. Zuen aldetik erremedio naturalen bat edo baldin badakizue, ongi etorriak izango dira.


2018-09-13

Jangela

2018 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen IRAILEKO menua honako hau duzue.
 OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

KURTSO HASIERA

KAIXO, LAGUNOK,GAUZA BERRIAK IKASTEKO ETA ONDO PASATZEKO ASMOAREKIN HASI DUGU KURTSO BERRIA.UDARA ETA GERO, LAGUN GUZTIAK ELKARTU GARA BERRIZ ERE.ELKARREKIN JOLASEAN IBILI GARA.IKUSI, IKUSI ZE AURPEGI IRRIBARRETSU DITUGUN.