Saltatu eta joan eduki nagusira

PIRATEN ETXEA




Lehenengo eguna

Autobusean  iritsi ginen piraten etxera (aterpetxera). Arauak azaldu zizkiguten bideo bidez. Bazkaldu eta gero mendira joan ginen. Menditik bueltan afaldu eta ohera joan ginen.


Bigarren eguna

LH 1234koak goizean iritsi ginen eta arauak azaldu zizkiguten. Ondoren  pixkat libre jolasteko tartea izan genuen. Bazkaltzeko etxetik ekarritako bakadiloa jan genuen eta bazkal  ondoren beste pixkat jolastu ginen. 15:30etan oinez Pasaiara joan ginen txalupan ibiltzera. Txalupan buelta handia egin genuen eta berriro Pasaiara itzultzean bertako plazan nozila bokadiloa jan genuen. Azkenik autobusean itzuli ginen. Ilunduta zegoenez, etxe barruan jolastu ginen afal ordurarte. Afaldu ondoren,  Xadorren istorio bat kontatu zigun Koko piratak. Eguna bukatzeko, "pasillo de modelo" egin genuen. Gero lo egin genuen.


Hirugarren eguna

Azken egunean esnatu eta maletak egin genituen. Ondoren gosaltzera jetxi ginen eta godaltu ondoren jolas batzuk egin genituen. Piraten Etxean bazkaldu genuen eta gero autobusa hartu genuen Adunara bueltatzeko.

Oso ondo pasa genuen!! Mila esker Xanor, Koko eta Kletus!

Aratz I. eta Manex

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...