Saltatu eta joan eduki nagusira

HEZKIDETZA


Gabonak badatoz eta Olentzerok opariak ekartzeko orduan hezkidetza ere kontutan hartuko du.
Mutilei ez al zaie sukaldatzea gustatzen? Ba al dira neskei bakarrik gustatzen zaizkien ipuinak? Eta mutilen gustukoak direnak soilik?
Olentzerori pentsaraztea egingo dioten liburu batzuen azalak aurkezten dizkizuegu, ea zuei ere zer iruditzen zaizkizuen.



Iruzkinak

  1. Baina azal hauel benetakoak dira edo propio manipulatuta daude gaiaren inguruan hausnarketa egiteko asmoarekin???

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bai bai, benetakoak dira, Aintzane, benetakoak eta argitaratuta!

      Ezabatu
  2. Posible ahal da mende honetan oraindik ola ibiltzea??? gezurra ematen du!!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Esango nuke. Egia esan ez dut gogoratzen horrelakorik ikusi izana.

      Ezabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!