Saltatu eta joan eduki nagusira

Euskararen eguna ospatzen

Ostiral arratsaldean euskararen eguna eskolan ospatuko genuen.
15:30etan 6. mailako ikasleek ipuintxoa irakurri zien ikasle, irakasle eta guraso guztiei.
Ondoren, Intxisu irakasleak gitarra joaz euskal abesti batzuk kantatu genituen.
Bukatzeko, azken bost minutuetan Adunan grabatutako Euskararen alde LipDub-a ikusi eta eskolako gurasoek ikasleei meriendatxoa banatuko zien.



Iruzkinak

  1. Oso ondo kontatu zuten ipuina, eta Intxisuk oso ondo jo zuen gitarra eta boiloa oso goxoa zegoen, eskerrik asko dena egin zutenei!!!
    THANK YOU!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Oso ondo egin genuen eta oso polita izan zen!!

    ErantzunEzabatu
  3. Oso ondo egin zenuten!!!

    ErantzunEzabatu
  4. veri good Adunako herri eskola¡¡¡¡

    ErantzunEzabatu
  5. Veri good intxisu !!!!!

    ErantzunEzabatu
  6. Oso kanta politak autatu zenituzten eta oso gustura abestu genuen

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...