Apirilaren 4an, Lh3tik LH6rako ikasleek, eguraldi paregabearekin, kirol topaketak ospatu genituen Berazubin, HHko ikasleak berriz, erraldoiak ikustera joan ziren, denek inguruko herrietako eskola txikiekin batera igaro zuten goiza. Mundiala izan zen, eta parte-hartzaile guztiek elkarlanean eta laguntasunez osatutako giroa gozatu zuten. Bazkaltzera denok San Esteban auzoko parkera joan ginen, Aiztondoko eskolekin batera. Bertan, elkar ezagutzeko aukera izan genuen, jolasteko eta beste eskolekin egun bikaina igarotzeko. Harremanak sortu ziren, barreak eta emozioak partekatu ziren, eta guztiek parte hartu zuten jardueren dinamikan. Egun osoa gogotsu eta alai pasatu genuen, eta guztiei eskerrak ematen dizkiegu parte-hartzeagatik. Topaketa honek erakutsi zigun beste behin komunitatearen garrantzia eta elkarbizitza sustatzen jarraitzeko dugun aukera paregabea.
Horrelako haize boladak nahiko ondo eutsi badio, lana txukun egin duzuen seinale. Zorionak!!!
ErantzunEzabatuOSO ONDO EGIN DUZUE ETA OSO POLITA GERATUDA. SEGI ORRELA.
ErantzunEzabatuNEGUTEGI POLITA GERATU DA.
ErantzunEzabatuoso ondo orrela segi
ErantzunEzabatuOso polita da baina naguan eutsiko al dio ?
ErantzunEzabatuez dakit ba nik ez du oso sendoa ematen baina ondo eginda balinba dao seguro baietz
Osopolita geratu da.
ErantzunEzabatuazkenean erori zen.
ErantzunEzabatu