Saltatu eta joan eduki nagusira

Negutegia

Kaixo!!

Joan den egunean eskolako baratzan negutegi txiki bat jarri genuen, ARKITEKTURA gaiarekin lotuz. Egon diren haize boladekin konturatu gara hobekuntzaren bat egin beharko diogula, baina ondo eutsi zion hala ere!!

Ea barazki goxoak ateratzen zaizkigun...!




Iruzkinak

  1. Horrelako haize boladak nahiko ondo eutsi badio, lana txukun egin duzuen seinale. Zorionak!!!

    ErantzunEzabatu
  2. OSO ONDO EGIN DUZUE ETA OSO POLITA GERATUDA. SEGI ORRELA.

    ErantzunEzabatu
  3. NEGUTEGI POLITA GERATU DA.

    ErantzunEzabatu
  4. oso ondo orrela segi

    ErantzunEzabatu
  5. Oso polita da baina naguan eutsiko al dio ?
    ez dakit ba nik ez du oso sendoa ematen baina ondo eginda balinba dao seguro baietz

    ErantzunEzabatu
  6. Osopolita geratu da.

    ErantzunEzabatu
  7. azkenean erori zen.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!