Saltatu eta joan eduki nagusira

OHARRA ( Galtzagorri elkartea)

Urriaren 24an Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak 25 URTE BETETZEN DITU. Hiru ekintza prestatu dituzte:
 • IPUIN KONTALARIEN MARATOIA. URRIAREN 17AN. DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOAN.
 • ILUSTRAZIOEN ENKANTE DRAMATIZATUA. URRIAREN 25EAN. DONOSTIAKO ARTEKO ARTE GALERIAN.
 • HAUR LIBURUAREN FESTA. URRIAREN 25EAN, DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOAN.

Ekintza guztiak dohainik eta irekiak dira eta edonork parte har dezake, baina lekua mugatua izango da guztietan, beraz, garaiz azaldu eta ez galdu zure aukera.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.