Ikasturte berriko lehen ostegunean jolas-kooperatiboak egin genituen. 3.zikloko ikasleak lau jolas aukeratu genituen eta eskolako ikasle guztiak lau taldetan banatu genituen. Jolas bakoitzak 10 minutuko iraupena izan zuen. Jolasak frontoiean eta kirol pistan egin genituen. Jolasak oso ondo atera ziren.
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.



.jpg)
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).