Korrika gaitzat harturik, zirkoko hainbat trebezia landu ditugu Gorputz Hezkuntzako saioetan. Hona hemen horietako batzuk!! EGIN BAT, EGIN BATZUK
Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!
A ze "zirkorrika" artista koadrila!!! Oso polita egin duzue. Zorionak!!!
ErantzunEzabatuZuek bai Adunako ilusionistak!!aupa zuek!
ErantzunEzabatuAupa Adunako zirkorrikariak!!!
ErantzunEzabatuVery good congratulations!!!
ErantzunEzabatuOso ondo pasagenuen
ErantzunEzabatuGOOD JOB. I LIKE A LOT
ErantzunEzabatu