Saltatu eta joan eduki nagusira

Kontu Kontari

Mimo handiz atondu genuen eskolako sarrera, Adunako ezaugarri den auzolanari esker, batek lorontzia, besteak, sardea, nik badut etxean saskia....eta poliki poliki, gure sarrera, baserri baten ataria irudikatu nahiean, eskola Eskolenea baserria bihurtu genuen. 

Bihotz bihotzez, eskerrak eman nahi dizkizuegu lauroi gure gonbidapena jaso eta prest azaldu izanagatik. Juan Kruzen familiak zuen Adunako telefono bakarra, Bibik aldiz, pelotan denei irabazten zien, Maddi ikasle garaitan, eskolako alde zaharrean egoten ziren eta Egoitz berriz, Uztartzan orain jantokia den lekuan jasotzen zituen eskolak....Zenbat aldatu den Aduna! Benetan, zuekin Aduna lehen nolakoa zen imajinatzera iritsi ginen, zuen txikitako abenturak entzutea zoragarria izan zen! 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.