Aste honetan Dani eta Aitor etorri zaizkigu bisitan. Bakoitzak bere lanbidearen inguruko azalpenak eman dizkigu. Burdina nola lantzen den eta igogailuek nola funtzionatzen duten hain zuzen ere. Oso interesgarriak iruditu zaizkigu!!
Eskerrik asko bikote!!
Igogailuaren maketa eskolako sarreran ikusgai dago! Animatu eta etorri ikustera!!
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.
Oso ondo aitatxok!!! Umeek ilusioz hartuko zuten gurasoen bisita.
ErantzunEzabatu