Saltatu eta joan eduki nagusira

Jaialdia 2015

Larunbat goizean, eguraldia lagun izan genuela, eskolako jaialdia ospatu genuen.
Maila guztietako ikasleek dantza, abesti eta bertso zoragarriak azaldu zizkiguten.
Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Bingoa, Mus txapelketa eta bukatzeko gurasoekin dantza guztiak errepikatu genituelarik.
Han ginen denok, ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aiton-amonak,...
ZE ONDO PASA GENUEN!!!

Iruzkinak

  1. Zorionak, guztioi la ederra egin duzuena,oso ondo pasatu gendun!!!!!Opor zoriontsuak guztiok ondo pasa

    ErantzunEzabatu
  2. Bai, oso ondo pasa genuen eta asko disfrutatu genuen emanaldiaz. ZORIONAK ikasle eta irakasle guztiei horrelako jaialdia prestatzeagatik, urtero ezberdina eta ikaragarri gustora ikusten duguna, jarraitu horrela imajinazioari ematen.
    ZORIONAK baita era horrelako ikasturte emankorra eskaintzeagatik .Orain oporretaz disfrutatu, eta irailean indar berrituak etorri lanean topera aritzeko. ONDO PASA UDARA!!!

    ErantzunEzabatu
  3. Mila esker! Zuen balorazioa eta parte-hartzea oso onak izan dira eta zuen ekarpenak ere asko interesatzen zaizkigu.
    Ondo pasa oporrak eta indar-berrituta, gogotsu, irailean ikusiko dugu elkar.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.