Saltatu eta joan eduki nagusira

Sahararako elkartasun kutxa

Aurreko ostiralean, urtarrilak 31 amaitzen zen epea Saharara bidaltzeko gauzen jasoketa egiteko . Egunero egunero, eskolara sartu orduko, hortxe ikusi dugu gure kutxa betetzen gauza pila batekin: arroza, babarrunak, makarroiak, atuna....baina klaro! Gauza bakoitzetik zenbat egongo den ez genekielako erregistro taula bat osatu dugu eta ondoren, jarraian duzuen  grafikoa sortu dugu. 

Bertan zein elikagai dauden iksui daitezke, baita zer ekarri den gehien eta gutxien. Hau horrela, arroza izan da gehien ekarritako produktua, 12kg jaso ditugu. Gero, dilistak eta makarroiak eta olioa . Gutxien ekarri duguna, artoa, olagarroa eta kakaoa izan da. 

Oso lan polita egin genuen, kutxetatik gauzak atera, elikagaiz sailkatu, ordenatu, zenbatu, erregistratu eta berriro txukun txukun kutxan sartu genuen. Datuak ondo biltzeko, taula bat egin genuen eta bukatzeko hemen duzuen grafikoa. 

Denera, 71kg pisatzen duten 3 kutxa bildu genituen, 452€ko balio dutelarik, aupa zuek!!





Iruzkinak

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, EkiƱe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚓☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! šŸŒž Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. šŸ’¦ Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...