Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak, lantzen ari garen proiektuarekin lotuta, eta Markelek kontatutakoarekin, Donostiara joan ginen bertako txokoak ezagutzera, eta egun batez izan bazen ere, Adunatarrek Donostia konkistatu zuten!!!
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.
Eguraldi eta paisaia ederrarekin argazki zoragarriak atera dituzue. Hainbeste gidekin informazio ugari jasoko zenuten!!!
ErantzunEzabatu