Saltatu eta joan eduki nagusira

Perfumeak egiten...

Joan den astean "Jubilatuak" gelako ikasleek perfumeak egin zituzten. Gurekin egondako Maddalen (Maia), perfumeetan aditua, gurekin gaiaren inguruan aritu zen, eta jarduera piloa egin genuen. Esaterako, "nitxo" perfumeak usaintzen ikasi, esentzia familia nagusiak aztertu, hizkuntza eta matematikarekin lotutakoak...
EITB-tik ere igande goizeko irratsaiorako grabazio bat egitera etorri zitzaizkigun (asko eskertu dugu!), eta audioa dugunean zintzilikatuko dugu.
Prozesuan ikasle bakoitzak formula pertsonal bat sortu du eta bere perfumea egin du. Oraindik emaitza usaindu ezin izan dugun arren, eskolan usain-giro gozoa utzi dugu. Denok usaintzeko irrikaz gaude!


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...