Gaur Gorputz Hezkuntzako saioa berezia izan da. Itsasoaren inguruan lanean ari garenez piratei buruzko ipuin kooperatibo bat osatu dugu. Ikusi pirata hauek zein trebeak diren!
Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!
ia-ia ito ginen baina oso ondo pasa genuen.
ErantzunEzabatuEderki ikusten da jolas kooperatibo honetan, guztiok elkarrekin kooperatuz aurrera egiten dela.
ErantzunEzabatuOso ondo pasa genuen
ErantzunEzabatu