Saltatu eta joan eduki nagusira

PATINATZEN 2. Saioa

Bigarren saio honetan patinekin beste trebetasun batzuk landu ditugu eta irudiek erakusten duten bezala oso ondo moldatu gara. Saioaren bukaeran hockey partida bat egin dugu eta oso gustora ibili gara.

Iruzkinak

  1. Nahiz eta ipurdiko batzuk egon oso patinatzaile onak zaudete. Zorionak grabatzaileari, a ze meritua!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Ze imagina politak!!!
    Eta zenbat disfrutatzen duten!!!
    Entrenamentu polita izan da bihar Txuri Urdinen beraien jakinduria erakusteko.
    Hala ere gehien gustatu zaidana Loreak porteria zaintzeko daukan "stick"a... zoragarria!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Orain arte ez naiz konturatu porteriko stickaren berezitasunarekin.Hor ikusten da erratza zein praktikoa den, erraztatzekoz gain hockeyen ere jolasteko balio duena. Oso ona!!!

      Ezabatu
  3. Argi ikusten da, grabatzaileak konfiantza osoa duela ikasleengan. Betaurrekoak oraindik osorik ditut. Ja....

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.