Ostegunean bildu ginen eskola osoa itsasoari buruzko lan bat egiteko. 4 taldetan banatuta itsasoko animali handienak eskalan egin genituen. Elkarrekin oso ondo pasa genuen eta asko ikasi ere.
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Oso irudi politak, danak talde-lanean serio-serio.
ErantzunEzabatu