Hemen garra berriro ere Scratch-ekin egiten ari garen igogailua erakusteko. Lehen prototipoa da, eta, egia esan, erabiltzen ari garen distantzia sentsorean buruhauste bat baino gehiago ematen ari zaigu. Dena den, aurrera goaz gure lanarekin!
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).